Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Basmatti da Sanjuan gauerako plana

Basmatti da Sanjuan gauerako plana

Mikel Iturria 2006/06/21 08:00

-Kaixo tripontxi.

-Zer moduz?

-Aspaldiko… Zertan habil?

-Hementxe. Autobusaren zain.

-Joño! Ni ere bai. Astelehen itzela, ezta?

-Bai. Asteburu txarra pasa diat. Neskarekin haserretu ninduan.

-Ederra putadi! Datorren astebururako zer asmo?

-Ez zekiat. Foballa ikusiko diagu. Saudi Arabia-Feroe uharteak. Izugarrizko partida.

-Eta zergatik ez gaituk geratzen?

-Etor hadi etxera!

-Ostia… Plana egina zeukeat eta. Hau burua!

-Nora hoa ba?

-Ondarra tabernara. Jaia zegok…

-Zein arituko duk disko jartzaile lanetan?

-Soul Obsession, soul eta funk onena jartzen, motel. Ah! Eta aurretik Bassmatti.

-Bertsioak?

-Ez, ez, ez. Berak egiten dituen emanaldi bakarretako bat. Azarora arte ez omen dik gehiago egingo.

-Emanaldi bakarra? Hori duk fantasma!

-Lasai. Ez gaizki ulertu. Emanaldi horretarako propio egindako abestiak dituk. Gerora inon errepikatuko ez dituenak.

-Zer?

-Bai. Euskaraz prestatzen dizkik kantuak. EGA ateratzekotan zebilek-eta. Prestatu, jo eta ahaztu. Dena bat.

-Ez dauka itxura txarrik.

-Ez horixe! Portzierto, hire parada pasa berri duk…

-Mekaguen Bassmatti eta bere kontzertu bakarrak!!!

Giorgio Bassmatti "For her, with love"
Soul Obsession DJ
Elektro Radio Gramma festa
Ondarra (Donostia)
Ekainak 23

Eskerrak Lo, Post-tremolina eta Wikigida

etiketak: Kultur harrikadak
iturri
iturri dio:
2006/06/27 00:09

Gorabehera batzuk tarteko, San Juan gaueko plana ez zen atera Bassmattik nahi bezala. Bere blogean kontatzen du. Hemen

Portzierto, aldatu egin du helbidea eta jada Love of 74.com du aterpe.

Ea uztailaren 15ekoa ondo ateratzen den.

LO
LO dio:
2006/06/21 01:47

" Aho zabalik, aho bete hortzekin/haginekin, ahoa bete hortzekin/haginekin, harri eta zur, zur eta lur, sor eta lor"

eskerrak zuri, motel. IOzugarria izan da irakurtzea. Gainera, bere xehetasun pertsonalak eta guzti! :-D

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2006/06/21 11:31

Saudi Arabia-Feroe uharteak edo ezein partida baino interesgarriagoa dirudi. Ez naiz joango, baina ondo pasa!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter