Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Rafa Rueda Elgetan

Rafa Rueda Elgetan

Mikel Iturria 2006/06/18 08:00

En castellano

Azken orduan animatu ginen Donostiatik Elgetara joaten eta merezi izan zuela idatz dezaket. Eguraldi txarra egiten zuen ostiraleko iluntzean errepidean jartzerakoan, baina ondo iritsi ginen Rafa Ruedaren kontzertura:

Egilea

Pilt taldeko garaiak albo batera utzita (behin ikusi nuen taldea, Ondarruko jaietan), Rafa Rueda Kea lehen diskoaren aurkezpen biran ikusteko aukera izan nuen, 2003ko udazkenean Altzan eman zuen kontzertuan. Disko hori etxean dut eta gustura entzun izan dut urte hauetan zehar.

Geroztik, Antzoki Zaharrean, Lauaxetari eginiko omenaldian master of ceremonies paperean, bandaren gidatzaile lanetan, ikusi nuen Broken Bihotz taldeko kide ohia (bai, ni ere herenegun enteratu nintzen talde horretan aritua zela Rafa).

Espaloian, berriz, pare bat aldiz egona nintzen (inoiz ez kontzertu batean). 2004ko uztailean Eibar.org-eko blog komunitate sortu berriaren ikastarotxo bat jaso ondoren, bertan bazkaldu genuen, Iban Mayok orduko Frantziako Tourrean zeozer egiteko aukera guztiak alferrik galdu zituen egunean. 2005eko apirilaren 17an, berriz, hauteskunde autonomikoak izan zirenean, lehenengo BST, Blogs and Beers, egin zen Elgetan eta orduan ere hurbildu ginen.

Ostiralean, bertan afaldu genuen Lok eta nik. Ibanen eskaintzari ezin muzin egin. Beraz, Rafa Ruedaren bandarekin, Xarra Gaztelupeko barne, eseri ginen mahaian. Eta plazera izan zen.

Gero, kafe antzokiko mahai bat aukeratu eta hantxe eseri ginen, diseinuzko aulki horietako batean. Loren hitzak neureganatuz, "salon pop" uneaz gozatzeko. Rueda atera zen gure tokitik metro erdi gorago zegoen eszenatokira. Hiru lagun atzean: Mikel Azpiroz teklatu jotzailea, David González baxu jotzailea eta Nacho Beltrán (Atom Rhumba) bateria jotzailea (ohiko Rufo Urbinaren lekua betetzen; asko gustatu zitzaigun Nachoren lana, bide batez). Mandoetan Jonan Ordorika.

Egilea

Zaila du Rafak publikoaren oniritzia biltzea, baina luzerako karrera egiteko moduan ikusten dut nik eta karrera (luze) horren ondoren, ziur naiz jasoko dituela fruituak. Pop kantak egiteko orduan abilezia aparta erakutsi du eta hiruzpalau kanta on borobiltzen ditu disko bakoitzeko. Saredun eskua diskoan, adibidez, "Umetan" edo single izateko baldintza guztiak betetzen dituen "Inoiz ez da bihar" abestietan. Aurreko lanean "Zuzen", bat esateagatik.

Lorekin eztabaidatzen egon nintzen. Kontzertuaz gozatzen ere bai, baina bere ustez musikari batek norberaren kantak, letrak, musikatu behar ditu. Ez omen dio ezer aportatzen beste letrista edo poetaren hitzak musikatzea. Ni ez nago ados baieztapen horrekin, baina aitortu behar diot Lori Rafaren kasuan ruedago ikusten dudala bere kantak musikatzerakoan, Gotzon Barandiaran, Edorta Jimenez, Unai Iturriaga edo Kirmen Uriberenak hartzen dituenean baino. Dena den, Iturriaga bertsolariarena ederto bereganatu duela iruditzen zait. Hori bai, eztabaida amaigabea izan daiteke hau eta ni ez naiz polemista jaio.

Elgeta ingurukoek aukera aparta dute Espaloian musika onarekin gozatzeko (eta gainerako kultur eskaintzarekin). Salon pop bihurtuta ikusi nuen atzo aretoa. Eta horren meritua Rafa Ruedak izan zuen, baita antolatzaileek ere. Xarma du tokiak. Estreinakoz egon nintzen bertan kontzertu bat ikus-entzuten, baina beste batean ere hurbilduko gara. Au revoir!

etiketak: Kultur harrikadak
oraindik Lo
oraindik Lo dio:
2006/06/19 12:49

goazen ba gauza batzuk azaltzera....

Nik esa nahi nuena horrelako zerbait zen zezen zen: Zergatik euskal abesti egile guztiak idazleen hitzak musikatzeko "beharra" dute? Hau da, gure alboko kulturetan egiten da idazle famatuen hitzak musikatzeren historia. Baina inoiz ez belaunaldi berdineko egileak hartuz.

Hemen, adibide asko ditugu. Denok ezagutzen ditugu, ez dut izenak jarriko gero. Baino bai handiak salmenettan (ken 7?) eta bai txikiak (Elurretan).

Ohitura izango da, agian. Baina niri ohiturak ez zaizkit gustatzen :-D

Eta gainera estatu aldean egiten duten ia denak zaharrak dira (Serrat...)!!! badirudi zuzenezko disko bat edo "greates Jits" bezala dela, hau da, errekurtso gisa erabiltzen dela.

Gero gehienetan nahiko ondo geratzen da abestia. Baina,,,ez al duzue inoiz pentsatu nobela eta filmaren gerra bezala dela? Askotan liburua irakurtzen duzu, eta gero filma ikusterakoan ez zizu hainbeste gustatzen. Noski. Liburuaren hitzak agian zure munduan beste kolore edo sapore ditu.

Erantzun hau ez dauka ezer euskal musiakrien kontra, ezta RuedaqueteRueda egileen kontzertuarekin, noski. Izugarri gustatu zitzaidan!

lo zzzzz
lo zzzzz dio:
2006/06/19 12:53

eta eskerrak eman behar espaoioko kide guztiei eta Iban "Master of Ceremonies" anfitrioiari.

Espaloia oasi erdian Kataluniako Palau audotiroa montatzea bezala da

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2006/06/19 11:47

Dena ondo joan zen: kontzertua, eszenatokia, soinua, aurretik egiten dugun afaria... dena ondo eta lagun giroan. Publikoa... gutxitxo aukeran. Ez da erraza, baina testuan irakurri dudan moduan Rafa Rueda izango da nor oraindik. Medioetan agertzen dena ez dator bat kontzertuetako ikusle kopuruarekin, baina kasu honetan ez dago medioek gainbaloratua, ikusleek gutxi baloratua baino.

A! Donostiatik gurera etortzea beti da eskertzekoa, gertukoagoak telebista ikusten geratzen direla ikusita...

etiam
etiam dio:
2006/06/19 12:16

Kronika bikaina eta erretratuak ere bai!

arka!
arka! dio:
2006/06/18 15:05

Erakargarriak Rafaren doinuak, berarekin dauden musikariak eta argazkiaren arabera "puesta en escena" ere, ardoaz aparte of course!. Ea laster zuzenean ikusteko aukerarik dudan.

loetalo egin nuen atzo
loetalo egin nuen atzo dio:
2006/06/19 01:05

zotz!

goizean kriston testua idatzi gauz batzuk agitzeko eta badirudi...grabatu ez dela!!!!! agaggagaghhahhghghghghghg

bihar jarriko dut erantzuna....

arka!
arka! dio:
2006/06/19 13:07

Eztabaidak luzerako eman dezakeela uste dut. Alde batetik Ibanek dion jende kopuru eskasa gerturatzea Rafa Rueda bezalako musikari baten emanaldira eta bestetik abeslari batek beste baten letrak abestearena.

Lehenengoari buruz seguruenik beste edonon eta lasaiago hitzegitea litzateke hoberena luzerako eman baitezake. Nik jendearena ez dut ulertzen. Urteak dira edozer gauza gerta daitekeela kontzertu batean. Hau da, garai batean kontzertu bat antolatzen zen eta jendea hurbiltzen zen. Orain ordea kontzertu bat antolatzen duzu eta ez dakizu jendea etorriko den hala ez. Aretoa beteko den edo ez denez inor azaldu emanaldia bertan behera geldituko den. Baina uste dut musikaren industrian jende askotxo barneratu dela azkenaldian, gehiegitxo gurea bezalako herri txiki handi batean guztiontzat iristeko. Hau ez dut txarrerako esaten, horrela dela iruditzen zaidalako baizik. Eta bestela zenbatu 90. hamarkadatik hona ireki diren kontzertu areto guztiak (hau ez da areto horien kontrako ezer, erreferentzi bat besterik ez).

Besteen letrak abesteari dagokionez ez dakit zer esan. Ni ez naiz abeslari edo musikaria, beraz hori haiek erantzun beharko lukete.Hortik doa beste kontu hau ere: musikari batek beste bati grabatuko duen diskorako abestiak eskatzen dizkionean, ez bakarrik letra, kantu oaoa baizik.

Ba hori... luzerako dagoela eztabaida honetan.

lo eta dolarrak
lo eta dolarrak dio:
2006/06/19 14:20

"Hortik doa beste kontu hau ere: musikari batek beste bati grabatuko duen diskorako abestiak eskatzen dizkionean, ez bakarrik letra, kantu oaoa baizik".

Hori merkataritzako kontratua du izena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter