Soma 107 itxiko dute
Ekainak 19, eguneratzea: Gaztelerazko blogean Lok utzitako komentarioari kasu eginez, obra egin eta ateak zabalduko dituzte. Beraz, Soma 107k izango du jarraipena.
Gaurko nire lehen asmoa etxean lasai egotea zen. Bigarrena Rafa Ruedak atzo Elgetan eman zuen kontzertuaren kronika moldatzeko gai ote nintzen ikustea. Baina Argentinako aurrelariak area ingurura hurbiltzerakoan, Serbia (eta Montenegro) selekzioko atezainari jartzen zitzaion kezka aurpegia jarri zait bi tokitan irakurri dudanean gaur, larunbata, egingo dutela Soma 107 aretoaren despedida-jaialdia. 9Cdr-en lehendabizi, Wikigidan ondoren.
Pasa den maiatzean, Ajo y Mastretta, poeta eta musikaria hurrenez hurren, bikotearen "Striptease cardiovascular" emanaldia antolatu genuen bertan eta oso gustura egon ginen kobazuloan.
Tristezia eta pena sentitu ditut horrelako toki xarmanduna itxi behar dutela jakin dudanean.
Animo eta ea beste nonbait elkar ikusterik dugun. Eskerrik asko pasarazi gaituzuen une on horiengatik.
Nik ere momentu onak pasa izan ditut kobazulo horretan. Batido eta garagardo artean eta nola ez besteen ke artean (nik ez baitut erretzen). Pena da, donostian horrelako tokiak behar direlako. Horrelako proposamenak beti eskertzen dira. Ea beste zerbait irekitzen duten.