Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Toni Strubell eta Josep Cruanyes Donostian

Toni Strubell eta Josep Cruanyes Donostian

Mikel Iturria 2006/06/09 08:00

Datorren ostegunean, hilaren 15ean, Comissió de la Dignitat taldeko bi kide ezagunenak egongo dira Donostian: Josep Cruanyes eta Toni Strubell. Bigarrena Errenterian bizi da eta behin baino gehiagotan idatzi dut hemen berari buruz. Lehena Kataluniatik etorriko da.

Komunikabideei bidalitako oharretik hartuta:

"Hilaren 15eko ekitaldiaren aitzakia "Els papers de Salamanca. L'espoliació del patrimoni documental de Catalunya (1938-1939)" (Ediciones 62)liburuaren aurkezpena bada ere, aukera ezin hobea da 1938an eta 1939an Kataluniatik frankismoak konfiskatutako agirien bueltatzearen aldeko kanpaina bultzatu zuten bi arduradun nagusienak, Josep Cruanyes eta Toni Strubell, elkarrekin ikusteko; Kataluniak Generalitat-aren artxiboak jaso dituenean eta izaera pribatuko agiriak (alderdienak, sindikatuenak, elkarteenak, norbanakoenak…) itzultzeko zain gaudenean (urte bukaeran gertatuko dela aurreikusten da). Paul Prestonen hitzetan ikuspegi bakarra eta argigarria duen liburua da eta bertan ageri da nola, zergatik eta noiz gertatu ziren Gestapoko ofizialek pentsatu eta DERD erakundeak (Delegación del Estado por la Recuperación de los Documentos) planifikatutako harrapaketak".

Ekitaldi interesgarria izango delakoan amaitzen da oharra. Ez dut joaterik izango, lan arrazoiengatik, baina saiatuko naiz bukaerara iristen. Dena dela, bat nator antolatzaileekin eta ekitaldiak merezi duela uste dut.

Esan bezala, ekainaren 15ean izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Espai Catalunya Topalekuan

Hona hemen kokapena, Tagzaniaren laguntzaz


Espai Catalunya map - Tagzania

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2006/06/09 11:54

Aupa Luistxo:

Uste dut orain asmatuta dudala. Hemen eta baita hemen ere

Ondo ibili Kalifornia aldean.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/06/09 11:10

Hobeto geratu zitzaizun beste mapa, Donostiako hiru kulturguneena. Hobe duzu, Donostiaren kasuan, mapa pegatzeko ematen dugun kodearen orrian kontrolak apur bat ikutze, mapa bista uzteko, eta akaso zoom-a apur bat hurbiltzeko. Eskerrik asko Tagzaniako erabiltzeagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter