Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Joxe Aranzabalen itsasargia

Joxe Aranzabalen itsasargia

Mikel Iturria 2004/12/19 11:59

Aranzabal Euskal Herrian ezaguna zela esatea, gehitxo esatea izango da. Hala ere, euskal munduaren txikitasunean ezaguna zen haren izena. Nik, adibidez, ez nekien nor zen, ez nekien zertan zebilen, baina ezaguna egiten zitzaidan.

Gure komunitate ttiki honetan famoso bihurtu zen bere gaixotasunari aurre nola egin zion ikusi genuenean, hori bai. Publikoki azaldu zen internet-en minbizia zeukala esanaz. 2001eko irailaren 11 inguruan izan zen hori. Eta horretarako Sustatu web-bloga erabili zuen.

Kontu horrek asko hunkitu gintuen. Pantaila aurrean hunkituta, ezin sinetsirik, gure barruan tarrapateko nabarmena sentitu genuen askok. Internet mamirik gabeko txat-ak baino askoz gehiago dela.

Hainbeste hunkitu ninduen Joxeren kontaketak, gazteleraz jarri nuela lehenengo aitorpen hura: Medikuak esan dit minbizia dudala

Kontua da blogile (edo blogari edo dena delakoa) bihurtu zaigula Joxe duela zenbait aste. Gaur izan dut aukera lasai Faroa blog-ean sartzeko. Gustatu zait aurkitu dudana. Besteak beste, irakurri dut liburu bihurtuko dela internet bidez zabaldutako kontakizun hori.

Bukatzeko, gonbitea bidali nahi diot Joxeri: nahi izanez gero, Eibartarrak komunitatearen barruan baduzu tokitxo bat. Nire izenean hitz egiten ari naiz, baina uste dut besteek ere ez nautela kontra egingo.

Animo, Joxe.

etiketak: Harrikadak
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2004/12/19 22:31

Eskerrik asko, Mikel, eskaini didazun artikulu honengatik, eta bere garaian nire lehen artikulu hari egin zenion itzulpenagatik. Ez dakit inoiz eskertu dizudan, baina beti izan dut gogoan nola irakurle batek hartu zuen lehen artikulu hura, gatelaniara itzuli eta ezarri zuen Javier Ortizen webgunean.

Juan Ignacio Iglesias EHUko errektoreak, adibidez, esan zidan Javier Ortizen webgunean izan zuela nire gaixotasunaren berri. Eta berak bezala, beste hainbatek. Beste batzuetan, euskara jakin ez-eta, eskatu didatenean non irakurri dezaketen nire esperientziaren gainean, zure itzulpenera bideratu ditut.

Eta gonbitari dagokionez, tokitxo bat eskainiz Eibartarrak komunikatearen barruan, eskertzen dizut benetan, eta agintzen dizut kontuan hartuko dudala. Zuri zor dizut horrenbeste.%0.com Besarkada bat.

eneko
eneko dio:
2004/12/19 15:14

Bai, bat nator gonbiterekin.

Luistxok utzi du komentarioa Joxeren blogean: hobe Eibar.org bezalako software libreko sistema euskaratua erabiltzea, arrotza den blogger baino ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter