Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Herri Irratia: Gregorio Gálvez

Herri Irratia: Gregorio Gálvez

Mikel Iturria 2004/12/12 10:13

Maiatzaren erdialdean Herri Irratia Eibarren mezua bidali zuen Garik "eibartarrak posta zerrendara" eta bertan kotxean RDS bidez Herri Irratia Eibar irakurtzen zuela bere anaia Oierrek. Era berean, Garik irrati hau aldaketa garaian sartua zegoela aipatzen zuen.

Hilabete batzuk pasa dira eta, besteak beste, Mariano Ferrer-ek aldegin du, Laxaro Azkune bota egin dute eta, orain, Gregorio Galvez-en larunbat arratsaldeko irratsaioa (16:00etatik 18:00etara) kendu nahi dutela aipatu zidan atzo lagun batek.

Gaur arratsaldean piztu dut irratia eta saioa entzuten pasa dut denbora gehiena. Beraz, nire lagunak aipatu zidana, jada ezin zela entzun, ez da bete oraindik. Kontua da zurrumurru hau gauzagarria iruditzen zaidala.

Gehienok ezagutuko duzue Gregorio Galvez historiko bat delako Gipuzkoako Herri Irratian. Batez ere, musika irratsaioak egin izan ditu eta bertako rock eta pop taldeei txoko eta bozgorailu bat eskaini die beti.

Deigarria da niretzat beti zer nolako ilusioarekin hitz egiten duen atera berri den azken taldeari buruz.

Ez dakit egia izango ote den. Agian, zuzendaritza saiatu da eta ez da ausartu. Edo agian egia da eta egun batetik bestera kenduko dute ere Gregorio erditik.

Norbaitek badaki zeozer gehiago?

etiketak: Kultur harrikadak
Gari
Gari dio:
2004/12/13 11:38

Beti egin zait kuriosoa Galvezen estilo pedantea. Ez diot zentzu txarrean. Berari entzunda pentsatu izan dut Beatles eta Rolling Stones deskubritu zituen irrati esataria entzuten nengoela, horrelako estiloa du.

Eta ez omen nabil hain urrun. Gaizki ulertuta ez badut, bera ibili zen hasierako Duncan Dhu, La Dama se Esconde eta ez dakit beste zenbat inguruko talde bultzatzen.

Zuk diozuna egia bada, pena emango dit, baina ez nau harritzen Herri Irratiaren bideak. Beti pentsatu izan dut oso berezia zela Herri Irratia, eta dialaren oihanean oso zaila zuela publizitatea jaso eta dirua irabazteko. Kontua da hartu duen bide horrekin ez ote duen ez dirurik eta ez pertsonalitaterik izango...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter