Euskal futbol taldeak
Gaur arratsaldean egon dira notizia larriagoak, baina nik arreta txorakeria honi jarri diot.
Arratsaldeko 20:30etan Radio Euskadiko Kirolaldiaren hasiera entzun dut. Zur eta lur geratu naiz.
Euskal Herriko agentzia ezagun baten babespean egingo den zozketa baten bidez, Athletic-en eta Realaren zortzi jarraitzailek (lau eta lau) izango dute aipatu bi taldeen kanpoko partida bana zuzenean ikusteko aukera.
Bat-batean pentsatu dut: Alaves, Osasuna edo Eibar futbol taldeetako jarraitzaileek ez dute aukerarik beren taldeen atzetik joateko?
Hori beste zenbait kiroletan sartu gabe. Adibidez, aste honetan Europako txapeldun izan daitekeen talde hau.
Gora euskal irrati telebista publikoa!
Badakizu, Iturri: bi probintzietako herrian sinisten dabe probintziano batzuk, Athletic/Real, Diario/Correo, "Bilbainos/Guipuchis" binomioetatik ataraten ez diran horiek.
Jakin barik danok nafarrak garela...