Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Amaitu dira oporrak

Amaitu dira oporrak

Mikel Iturria 2006/04/17 18:13

Apirilaren 6an hartu genuen abioia Tenerifera joateko. Larunbat gauean bueltatu ginen eta bihar betiko martxari heldu behar berriro.

Euskaldun asko ikus-entzun ditut hotelean. Eta euskara asko entzun dut, eta ez bakarrik haurrekin hitz egiteko orduan. Lehenengo aldia da, gainera, saltzaileek "agur" eta "eskerrik asko" esaten digutela edo "jaun-andreok", hoteleko gaueko animazio batean entzun genuen bezala.

Are gehiago, Puerto de la Cruz herriko saltzaile batek galdetu zidan ea zer esan nahi zuen "batasuna" hitzak. Su-etenaren ondorio agian.

Dena dela, denetarik dago munduan eta azken herri horretan bertan neska bat hurbildu zitzaigun bertako jatetxe bat gomendatzeko. Erretolika polita zuen ontasunak behar bezala saltzeko, baina dena izorratu zuen bukaeran: "Y lo más importante… que somos españoles". Zer? Oker zabiltza, andrea! Horrela jai duzu gurekin. Jatetxe batean zerbitzua eta janaria dira garrantzitsuenak, espainolak edo euskaldunak izatea, bost.

Portzierto, Euskal Herriko jatetxeek, karta euskaraz jartzeko gai ez diren horiek batez ere, ikasi beharko lukete zonalde turistiko hauetan dauden jatetxeengatik. Edozein jatetxek zuen Aronan karta 9, 10 edo 11 hizkuntzatan.

Gaurkoz nahikoa da, neuronak hor nonbait baitaude (abioian, agian).

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/04/18 00:34

Welcome back, Fountain.

Zapatuan, Anoetan egon nintzan eta majo sufridu genduan, bai, baina 3 puntuak poltsikora.

Badakizu? Sasoi txar hauetan jente horrek guztiak ihes egin dauanean Anoetatik, serio pentsetan nabil bazkide egitea. Bizkaitar errefuertzoak, badakizu. Aupa Real!

alajaina!
alajaina! dio:
2006/04/18 16:16

ongi eroria (lanean), Itu!

Larunbatean aitarekin joan nintzen partidara. Gero Tito-Tito-Ti-ren programan agertu zen, partida bukatu ondoren egiten duten inkesta horretan.

Aitak esan zidan ez zela gehiago Anoetara buletatuko. Bizitza asko naite du bihotzeko batengatik uzteko...

uffffff...a ze partida....mark gonzalez, urrezko danborra!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter