Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hipobotiloiak

Hipobotiloiak

Mikel Iturria 2006/03/19 11:38

Hau da, hipokrisiaren botiloiak.

Atzo, Reala-Barça partida aurretik talde txuri-urdinaren administrazio kontseiluak bi karpa jarri zituen estadioaren kanpoaldean. Dirudienez, antzera egingo omen du liga amaitu bitarteko partida-egunetan.

Hernanin Sagarrondotik jaialdia izan da asteburu honetan ere.

Zer esan sagardotegi garaietan egiten ditugun kupeloietaz?

Eta kotiloiak?

Baina kontua da ezin direla honelakoak edo horrelakoak antolatu. Hau da, Terricabras-ek katalanez macrofarra deitzen dituen horiek.

Hobeagoak al dira ba alkoholik gabeko festa hauek?

Borisek Belgrad-en, Slobodan Milosevicen garaietan, izandako festa bat eta gaur egungo Bartzelonan gertatukoak konparatu ditu mezu honetan.

Lertxundiri lapurtu behar diot bukaera: hor kopon!

etiketak: Harrikadak
anjel
anjel dio:
2006/03/19 22:08

Eskerrik asko eta hor kopon!

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/03/29 23:52

Asuntu honeri buruz gehien gustau jatan gauzetarikoa gaur berton egunkarian irakurri dot.

Mieltxo Monfortek (Zenbat Garakidea, Bilbo Hiria Irratikidea,...) idatzi dau goikoa, tartean hauexek:

"Gure auzokide batzuek asteburu guztietan derrigorrezko zaratak, zikinkeria, liskarrak, txiza eta kaka (bai, kaka ere egiten dute atarietan) eta abar luze bat jasaten dituzte. Bilboko Iturribide kalean, esaterako, azken bost asteotan bi aldiz agertu dira Ertzaintzako beltzak botiltzarra egiten ari ziren gazteei oldartzeko." Ni neu lekuko.

"Debekatua dago debekatzea zioen 68ko beste lelo batek. Arazo larri honen aurrean metafisikan sartzea ez da batere egokia: Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak epai argia eman berri du: -Etxe batera sartzen den gaueko zaratak etxekoen eskubideak urratzen ditu-. Asko hitz egiten dugu giza eskubideez, baina batzuetan denontzat direla ahazten zaigu."

"Eta argi dago istorio honetan gazteak direla alderik ahulena, eta ez preseski erakusten duten asaldatzearengatik (ez dut uste duela aste pare bat Algortako Mentxakabarri gaztetxetik botatako gazteak botiltzarrean ibiltzen direnik)."

newton
newton dio:
2006/03/20 21:42

Zertarako SMS bidez antolaturiko jaiak? Arazoak bakarrik ekarriko ditu eta, ondo ginen asteburuero kalean gora kalean behera "Mierda de Cuidad" bezalako abestiak entzuten. SMS bidez ospaturiko jaiek arazoak eta medioetan azaltzea ekarriko dute, legeak gogortzea eta gaztediaren kriminalizazioa...

lo74
lo74 dio:
2006/03/20 11:51

gora irujo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter