Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / "Perdo...nada" fasea

"Perdo...nada" fasea

Mikel Iturria 2006/03/10 08:00

Atzo ikusi nuen, aspaldiko partez, Vaya Semanita telebista saioa. Bost minutu labur izan ziren, baina barre algara batzuk bota nituen.

Sketch batean hilzorian agertzen da ezker abertzaleko kide den gizon bat. Haren semea alboan du, ospitalean. Gizonak bihotza beste pertsona bati emateko asmoa agertu du.

Halako batean, bi guardia zibil sartzen dira gelan. Semeak esaten die ea hain trantze gogorrean ere ez ote diren kapaz aita bakean uzteko. Ezetz, bikoteak, ez dela hori, lasai egoteko, eskerrak ematera datozela, aitaren bihotza guardia zibilen mando bati egokitu zaiolako.

Semea atsekabetatuta gelditzen da. Aitari esaten dio egoera hori ezin duela berak onartu, atzera botatzeko hartutako erabakia.

Aitak, berriz, ezetz. Heriotz bidean deskubritu duela bizitzan ustez hain garrantzitsuak ziren zenbait gauza, ez direla hain inportante.

Hurrengo eszenan mandoa hil denaren abisua ematen diete guardia zibiliei eta gelatik ateratzen dira korrika.

Aita-semeei bihotza jasoko duen hurrengo pertsonaren berri ematen diete. Aralarrekoa dela esaten diete ere.

"Ni-pa-dios!" edo antzeko zerbait esaten du aitak.

Guzti hau zertarako? Ez nuen grebarik egin atzo eta, zorionez, inork ez dit lanean aritzeko trabarik jarri. Baina denek ez dute berdin jokatu.

Ez dakit grebarekin duen zerikusia, baina goizean norbaitek olioa bota omen zuen Alde Zaharreko kaleetan. Askok estropezu egin zuen, nire ezagun bat tartean. Erori eta besoa puskatu, gainera.

Beste pasadizo bat bururatu zait: "¡Perdona, eh!" esan zuen emakumeak eta "perdo…nada" erantzun zion Juanitok.

Fase horretan segitzen dugu hemen: "perdo… nada" fasean.

etiketak: Harrikadak
loveof74
loveof74 dio:
2006/03/10 10:41

aupa mutil.... ez zaitugu maiz irakurtzen...lana madarikatua...:-D

olioarena gustu txarreko ekintza iruditzen zait. pentsa gure agureengan... ogia erostera atera eta ambulategian bukatu...

Lasarte greba orokorra izan zen dendetan atzo, 18tik-20ra. kasualitatea: 18.05 an tabako gabe geratu nintzen...:-D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter