Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euskal Herria eta Jamaikaren arteko talka

Euskal Herria eta Jamaikaren arteko talka

Mikel Iturria 2006/03/04 08:00

Berriak zekarren sueltoa atzokoan: Ferminek disko berria maiatzaren 4an aterako duela eta "Euskal Herria Jamaika Clash" izango duela izenburu. Metak disketxearen itxieraren ondoren, zain nengoen ea norekin ateratzeko asmoa zuen komandanteak eta bere kabuz aterako duela argitu du. Zigilu berriaren izena Talka Records izango da.

Sueltoa irakurri ondoren, hileko lehen egunetan Ferminek komunikatua plazaratzeko ohitura hartu duela gogoratu dut. Harenean ez dago RSSrik, ez dago harpidetzeko aukerarik, ez feed, ez e-mail eta norberak joan behar du noizean behin bisitan.

Eta joan egin naiz webgunera eta honekin egin dut topo:

Komunikazioa 030

Aupa lagunok:

Irungo Mosku auzotik idazten berriro ere. Jamaikan izandako azken egunak nahasketak burutzeko izan ziren, baita beste zenbait musikarien bisitak jasotzeko eta parte hartzeko egitasmoan. Benetan zirraragarriak U-Roy, Luciano, Masta Blasta eta Lisa Dainjah abeslariek buruturiko kolaborazio ezberdinak. Pasatako asteburuan Pariseko Translab estudioetan izan naiz masterizazio prozesua egiten Pompon Filkestein soinu ingeniariarekin eta dagoeneko, argitalpenaren inguruan zenbait datu eman ditzaket:

Izenburua: EUSKAL HERRIA JAMAIKA CLASH

Argitalpen data: 06/05/04 (Aurtengo maiatzaren 4ean izanen da kalean)

Disketxea: TALKA Records (Hona hemen nire marka berria, autogestioan bidea eginez)

Diseinuak lantzen ari naiz Carlos Undergroove lagunarekin eta aldi berean Jamaikan izandako esperientziaren inguruko dokumental bat ere prestatzen ari naiz.

Laster berri gehiago. Ah! Eta Kingstonen grabaturiko bertsioa, Kortatu taldearen "La Línea del frente" kantuaren reggae birmoldaketa da. 1986.ean idatzitakoa, 20 urte eta gero berbisitatua. MORE FIRE!

Besarkada handi bat:
Fermin Muguruza
Hurrengo komunikazioa: 06/04/01

etiketak: Kultur harrikadak
loveof74
loveof74 dio:
2006/03/04 07:03

brand hbil gur

(itzulpena: berandu habil gaur...)

loveof74 que no me da tiempooooooo
loveof74 que no me da tiempooooooo dio:
2006/03/04 07:05

ferminek ere komunikatuak ere botazten al ditu? redios, contus burgostik La Lineara, berainetzat komunikatua atentuaren partea bezala da eta...

dios, "eta" esan dut...echelon, come to me!

Babarrunak aza ta odolkillakin
Babarrunak aza ta odolkillakin dio:
2006/03/12 21:29

Aupa iturri,

Kuriositate modura: Googlen "Talka records" bilaketa egin ezkero, zure bi blogak("Pedradas" eta hau bera) agertzen dira lehen postuetan.

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/03/04 13:20

Talka Records? Egia da "enbor beretik sortuko direla besteak"! Pozten naz, alajaina!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter