Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Brasil (IV) Zacarias Irun, intendente

Brasil (IV) Zacarias Irun, intendente

Mikel Iturria 2005/12/24 17:39

Urtea amaitzear dagoen honetan nire egiten dut Mikel Irizarrek hurrengo urterako eginiko eskabidea: "eskatzen diot (dena delakoari) indarra, alda dezakedana aldatzeko; etsipena, alda ezin dudana onartzeko; eta inteligentzia, bata eta bestea ondo bereizteko". Nik, gainera, pazientzia eskatu nahi dut. Eta hobeto ez bada, gutxienez nagoen bezala segitzea. Eta…

Urteko balantzeak egiterako orduan, Brasilen oporretan egon nintzela dut gogoan. Iguazún geundela, salto egin genuen Paraguaiko Ciudad Del Este herrira. Nire bidai-koadernoan kopiaturiko zenbait ohartxo doaz jarraian. Zorionez, ez dugu ezagutu hiriaren alderik ilunena. Ciudad del Esten

Eguerdiko 15:00ak izateko gutxi falta zela, aparkatu genuen autoa parkingean. Dimar izan da txoferra eta gurekin batera beste bi brasildar etorri dira. Rio Grande do Sul-eko albaitari hiztuna bata, asko hitz egiten ez zuen laguna bestea.

Ezin dut modu errazean deskribatu Stroessner jeneral eta diktadore paraguaitarrak pasa den mendeko 60. hamarkadan eraikitako hiri frankoa. Andorraren antza izan dezake merkataritza gune gisa. Hori bai, itsusia baino itsusiagoa da, zikina, zaratatsua, jendetsua. Hala ere, guzti honek ez dio erakargarritasunik kentzen.

Casa América dendagunera eraman gaitu txoferrak. Denda asko daude lau pisuko eraikinean. Brasildarrak elektronika eta ordenagailu bila hurbiltzen omen dira, batez ere. Guk, berriz, perfume eta krema batzuk erosi genituen, baita motxila bat ere.

Gure kabuz kalea nola edo hala gurutzatu ondoren, Mona Lisa gunera joan gara. Apenas zebilen inor denda honetan; hori bai, goi mailako markak, perfumeak, arropak… Nahiko azkar egin dugu hanka Casa Chinan kirol jantziak zeudela esan digutenean (nahiz eta gero, aukera gutxi ikusi bertan).

Bi ordu shopping egiten pasa ondoren, 17:00ak baino lehen geunden hitzartutako tokian (beste kideak ere bai). Ordu horretan ixten dituzte dendak. Arraroa bada ere, Brasilgo ordua da erreferentea, nahiz eta Paraguain egon (ordubeteko diferentzia dago).

Autoa hartu eta abiatu gara Brasil aldera. Auto iladak ikusi ditugu mugan, baina Dimar-ek ez dio garrantzirik eman kontu horri. Justu kontrakoa: auto gutxi daudela esan digu, udan askoz handiagoak izaten baitira iladak. Guri zer pasa burutik eta, guda eremuetatik errefuxiatuek ihes egiten zuteneko irudiak bururatu behar. Gaixoak! Telebistaz baino ez dugu gerrarik bizi (eta eskerrak).

Paraná ibaiak zehazten du bi herrialdeen arteko muga eta 40 urte dituen Ponte da Amizade zubiak lotzen ditu. Irun-Hendaia, Iguazú-Ciudad del Este, Paraná, Bidasoa... antzeko-parezido (urruneko parezido zentzu guztietan).

Irun-Hendaia antzekotasunak izan du gero hurbildu duen bitxikeria: Ciudad del Esteko alkateak, intendenteak, Zacarías Irun zuela izena ikusi dut taxi batean. Eta datorren urtean izango diren hauteskundeen kanpaina goiztiarraren adibide, gure autotik ateratako argazkia. Eta leienda: "Zacarías Irun intendente, 2006-2010".

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2005/12/27 10:20

Oso ona. Hori da "kasualidadea"!

Neuk ez dot "Ciudad del Este" (linkagaitik, ekarri asko!), Maider eta biok Iguazú inguruan egon ginanean haraino ez ginalako joan. Urjauziez gain (uau!!!), Puerto Iguazú aldean komunitate guarani bat bisitatzeko asmoagaz ibli ginan, baina aurreko gabean sekulako ekaitza ikusgarria (denpora emon genduan leihotik ikusten eta gozatzen) egon zan, eta bazter guztiak lokaztu zituen. Beste baterako!

Ciudad del Este, Behobia, Tijuana, Gibraltar,...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter