Xabier Soubelet margolariaren adierazpenak
Apenas irakurri nituen atzo erositako bi periodikuak. Dena den, autobusean, lantokira bidean, Xabier Soubelet margolariari Asier Azpilikuetak eginiko elkarrizketa ikusi nuen. Berria egunkariaren Tartea koadernoan azaltzen den elkarrizketa ez nuen osorik irakurri atzo (eta hau idazten dudanean irakurri gabe jarraitzen dut).
Dena den, atentzioa deitu zidan Xabier Soubelet-enak, noizean behin joan izan naizelako ni Baztango Arizkun herrira eta badakit pintorea han inguruan ibiltzen dela, laguna duen Miguel Sánchez-Ostiz idazlearekin batera, besteak beste. Ez dut Soubelet-ekin topo egin inoiz (nik dakidala); Ostizekin batean bai behintzat.
Arreta handiagoa jarri nion berripaperari, elkarrizketaren bigarren zatiko titular hau irakurtzerakoan: Politikan aritu izana damu zait. Bukaerako bi galderak dira horri buruzkoak
Kazetaria: Xabier Soubelet margolaria, poeta… Eta politikaria ere bai.
Soubelet: Ufa…
Kazetaria: Izan zinen, behintzat.
Soubelet: Izan dira bolada batzuk politikan sartua izan naizela. Baina damu naiz, pixka bat. Eta orain ez dut ezer ere jakin nahi. Politikan, denbora pasatu bai, baina ez duzu batere ekarpenik egiten. Ideiak besterik ez. Eta besteek ere badituzte beren ideiak. Politika jendearekin haserretzeko eta gaizki pasatzeko egina dago. Eta sentibera bazara, kezkatia bazara, logurea kentzen dizu politikak, eta, nire kasuan behintzat, ez dizu margotzen uzten. Beraz, lagunak lagun, eta ni neurera.
Arrazoi pizarra
du Soubelet-ek. Politika profesionalari dagokionez bai, behintzat: gaizki pasatzeko egina dago.
kaixo laguna,Xabier naiz eta Berrian egunkarian agertu zen elkar hizketa luze horretatik bakarrik politikarena azpimarratzen baduzu,pena bat ,bainan horrek deitu bazaitu barnetik badakizulako zer den iduritzen zait.Beno,nere tindura gehiago ezagutu nahi baduzu,sartu nere web gunean www.soubeletxabier.com ,nahiz eta ez izan oraindik bukatuta.ikusi arte xabier