Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hamaseigarrenean Lertxundi

Hamaseigarrenean Lertxundi

Mikel Iturria 2005/12/13 07:00

Igandeko Berria egunkarian irakurri genuen, agendaren atalean, Anjel Lertxundi Putzuzulo Gaztetxean arituko zela "Hamaseigarrenean aidanez" filmari buruz. Hortxe egon ginen joan edo ez joan, baina Noticias de Gipuzkoako Zarautzko korrespontsalak konbentzitu gintuen: "El gaztetxe Putzuzulo de Zarautz recibe hoy a uno de los directores vascos más reconocidos". Halako direktore famaua gertutik entzuteko aukera aprobetxatu beharko dugu ba! (Urola Kostako Hitzak ere larunbatean argitaratu zuen zeozer).

Kosta egin zitzaigun tokia aurkitzea. Autopistatik bidesaria pagatzeko gunean zegoen langileari galdetu nion eta hark esan zidan zaila zela handik indikazioak ematea. Dena den, lehenengo bi biribilguneak eskubira hartzeko. Hori izan zen egin genuena: mundu honetan beti eskuinera. Herrira iritsi, autoa aparkatu, plazan zegoen Joselu Anaiak taldearen doinuak entzun eta buelta. Kasualitatez, Euskalduna taberna topatu genuen. Gogoan nuen duela aste batzuk Patxi Santamariak esan zidala giro ona egoten zela taberna horretan. Hori nahikoa arrazoi bada trago bat hartzeko bertan eta tabernariari galdetzeko ea non dagoen gaztetxea. Ertzainetxe ondotik ez dakit zer hartu eta gero jaitsi…

Beno, baietz erantzun nion, esan zuena oso ondo harrapatu gabe. Komeri batzuk pasa ondoren, iritsi ginen gaztetxera (ez galdetu nola). 19:30etan zen hastekoa emanaldia eta itxura denez herri honetan puntualak dira, zeren eta gu 19:45etan iritsi ginen eta justu-justu izan genuen aukera Nekane Elizondo txalotzeko. Izan ere, Itsas arima film laburra bota baitzuten aurretik, Patxi Santamaria protagonista duena.

Argiak piztu zirenean, gela bete samarra zegoela konturatu eta atzean eseri ginen. Lertxundik aurkeztu zuen filma, ETBk ez-dakit-zenbat-aldiz bota ondoren han izango genuela ikusteko aukera berri bat.

Ez naiz zinemazalea eta film hau ikusi gabe nengoen. Eskola garaian irakurri nuen "Hamaseigarrenean aidanez", batxilergoan. Apenas gogoratzen nuen liburua (irakurritakoak berehala ahazten ditudan horietakoa naiz). Urtain zenaren aitari gertatutakoak izan ziren liburuaren abiapuntu.

Filmaren ondoren egondako solasaldian, Lertxundik esan zuen liburuan euskal giro hori aitzakia dela garai hartako emakumeen bizimodua kontatzeko. Dena dela, bi lengoaia ezberdinak izaki, pelikulan hori ez zela nabarmendu; barne bizitza zineman adierazteko, asko jakin behar dela medio horretaz.

Filma gustura ikusi nuen. Hiru pertsonaia nagusien rolak Felipe Barandiaran (apustuzale porrokatua), Mikel Garmendia (protagonistaren bidai-laguna ezerezaren bila) eta Kontxu Odriozola (lehenaren emazte gaixoa) aktore-aktoresak.

Lertxundik kontatu zigun bi film egin ondoren (hasieran Imanol Uribek zuzendu behar zuen "Hamaseigarrenean aidanez", baina "Mikelen heriotza" grabatzeko dirua lortu eta bestea baztertzea erabaki zuen; bigarrena, "Kareletik"), hirugarren bat grabatzeko eskaintza egin ziotela, baina ezezkoa eman zuela orduan Anjelek. Garai hartan erabaki omen zuen beste bide batzuk jorratzea (literaturan murgiltzea buru-belarri).

Datu bitxi batek deitu zidan atentzioa: 1984-85eko euskarazko lehen film haiek PSOE Espainiako gobernura iristerakoan ekoitzi ziren. Orain, bigarren aldiz gobernua hartu dutenean, berriro bizi du euskal zinemagintzak halako susperralditxoa (Aupa Etxebeste!, Kutsidazu bidea Ixabel eta telefilm batzuk). Kasualitatea ote? Seguruenik bai, baina bitxia da.

Ahaztu baino lehen, bi zuzendariekin izandako solasaldia Gari Berasaluzek gidatu zuen, nahiz eta hitza gutxitan hartu, ikusleek galderak erritmo axkarrean egin baitzituzten.

Bukaeran, Anjel saludatu nuen. Badakizue, eusko blogariak gara…

etiketak: Kultur harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter