Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zapatero baino Sabina Guzzanti nahiago

Zapatero baino Sabina Guzzanti nahiago

Mikel Iturria 2005/12/07 07:00

Aspaldiko partez zinera joan ginen astelehen arratsaldean. Viva Zapatero filma apartatu genuen. Sabina Guzzanti umoregilearen indarra dario dokumentalari. Satira bat egiteko asmoa zuen Italiako RAI3 telebista katean. Tirabira batzuk gorabehera, lehenengo saioa ikusteko aukera izan zuten italiarrek. Bigarrena ez, ordea.

Berlusconi Italiako lehen ministroak herrialde horretako telebista guztiak kontrolatzen ditu. Pribatuak bereak ziren, publikoak bere egin ditu. Guzzanti eta beste batzuk egoera horren aurka altxatu ziren. Gainerako politikariak ere ez pentsa onik ateratzen direnik film honetan: adibidez, Sabinak publikoki galdetzen du zergatik ez zuen ezkerrak gobernua zuenean komunikabide kontzentrazio hori ekiditeko legerik onartu.

Badakizue esaten dela Italia dela Europako laborategia eta han probatzen dituztenak gero Europan barrena zabaltzen direla. Hori horrela bada…

Tituluak kontrakoa iradokitzen badu ere, ez da Zapatero azaltzen. Zapata eta Zapateroren arteko hitz jokoa dago tartean.

Ondoren, webgunetik hartu eta euskaratu ditut dokumentalak oinarri dituen istorioaren zenbait pasarte.

2003ko azaroak 13

RaiOT umore saioari buruzko prentsaurrekoa. Paolo Ruffini-k, RAI3 kateko zuzendariak, gidoigileen lana (Sabina Guzzanti, Curzio Maltese, Emanuela Imparato eta Paolo Santolini) goraipatzen du. Ordubeteko iraupena izango du saio bakoitzak eta gai bakarra jorratuko du. Sabinak, makillaje berezirik eta karetarik gabe, 20 minutuko monologoa egingo du eta sketch ezberdinetan aktore ezberdinek hartuko dute parte.

2003ko azaroak 16

17:00etan

Paolo Ruffinik telefonoz deitzen dio Sabina Guzzanti-ri saioa bertan behera uzteko erabakia hartu duela jakinaraziz.

19:00etan

Ambra Jovinelli antzokian egindako prentsaurrekoaren ondoren, Paolo Ruffini zuzendariak iritziz aldatzen du.

23:30etan

RaiOT programaren lehen emisioak adierazpen askatasunaren gaia jorratzen du. Neri Marcorè-k Maurizio Gasparri Komunikazio Ministroaren rola jokatzen du; Sabina Guzzanti-k pertsonai ezberdinak imitatzen ditu: Barbara Palombelli, Silvio Berlusconi, Bruno Vespa, Massimo D’Alema eta Lucia Annunziata. Saio arrakastatsua da. 1.834.000 ikusle ditu, share-aren % 18,37a eta unerik altuenean % 25a ere lortzen du (bi milioi ikusle baino gehiago). Gauerdiaren ondoren, ordu erdi baino gehiagoz RAI3 telebista katerik ikusiena da. Marka ederra!

Hurrengo egunetan

Mediaset-ek (Berlusconiren konpainiak) RaiOT saioaren aurkako demanda aurkeztu eta 20 milioi euroko kalteordaina eskatu zuen. RAI, Studio Uno (produktora), Sabina Guzzanti, beste gidoigileak eta Paolo Ruffini bihurtu nahi dituzte erantzule.

RAIk bertan behera uzten du saioa.

Epaileak ez du onartzen Mediaset-ek aurkeztutako demanda, argudiorik gabea irizteagatik. Saioa ez da difamatzailea, RaiOT umore programa bat baita eta, horregatik, paradoxak erabil ditzake; programak esandakoak benetakoak baitira oinarrian.

Saioa ezin denez emititu, protesta moduan botatzen dute Erromako Auditorioan. Sarrera doakoa da eta edonork ikus dezake, edukiera bete bitartean. Eszenatokian Paolo Rossi-k, Serena Dandini-k, Fiorella Mannoia-k, Dario Fo-k eta Daniele Luttazzi-k laguntzen dute Sabina.

Saioa ikusteko aukera dago Italiako zenbait zine-aretotan eta Sky telebista katean satelite bidez. Zenbait italiar webgunek ere botatzen dute. Antolatzaileek kanpoaldean pantaila erraldoi bat jarri behar dutela konturatzen dira, Auditorioko 2.700 eserlekuak beteta baitaude. Kanpoan 15.000 lagun daude zai.

RaiOT programaren hurrengo saioak ez dira inoiz emititu.

etiketak: Besteen harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter