Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Txoro gaizto gehiago

Txoro gaizto gehiago

Mikel Iturria 2005/12/03 07:00

Genero indarkeriaren aurkako eguna izan da azaroaren 25a. Udalak eskatu zigun jartzeko horren aldarria egiten zuen kartela. Batzutan txintxuak garenez, bete genuen eskakizuna eta kartela jarri genuen kultur etxearen atarian. Egun gutxi barru, beste txoro gaizto batek iritzia idatzi zuen bertan. Bi monigote agertzen dira jatorrizko kartelean. Gizonezkoa gorriz tente. Emakumea beltzez, lurrean, zerraldo, odol putzu baten gainean. Irudiaren azpialdean testu bat. Euskaraz eta gazteleraz. Euskarazkoa jarriko dut soilik:

“2004. urtean 84 emakume hil ziren Espainia estatuan etxeko bortxakeriaren biktima, horrietako 69 beren bikotearen edo bikote ohiaren biktima izan ziren. Lautatik hiruk, tratu txarrik noziten zuenik salatu gabe zuen aurrez”.

Hitzez hitz kopiatu dut. Erredakzioa kaskarra da, baina ez da hori gaurko kontua.

Handik pare bat egunetara, esan bezala, txoro gaizto batek ondorengoa jarri zuen boligrafo urdinez eta letra larriz:

“(Paris) En abril de 2004 una chica abrasó un hotel, matando a su novio y a otras 24 personas (11 niños y 13 adultos). Se consideró un accidente. Pasó 1 semana en prisión preventiva y se quedó impune judicial y socialmente”.

Hitzak soberan daude. Irudi (kaskarrak) mintzo bitez.

etiketak: Besteen harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter