Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zoro eta txoro gaiztoak

Zoro eta txoro gaiztoak

Mikel Iturria 2005/11/30 07:00

Igandean esan nion Anari ez nuela futbolaz idazteko gogo handirik. Are gutxiago Anoetan pairatutako partida eskasaren ondoren.

Dena dela, astelehen gauean Maracaná 05 saioaren zati bat ikusi nuen Teleiñakin. Bertan Eduk hemen kontatzen duena bota zuten: Zoro izeneko jokalari bat iraindu zuten Milango Inter taldearen zale batzuk. Zoro haserretu, baloia hartu eta 4. epailarengana joan zen: "irain arrazista hauek isilarazten dituzue edo ez dut jokatzen jarraituko". Eta fatxak isildu egin ziren. Inter-ek barkamena eskatu omen dio eta hurrengo liga jardunaldia bost minutuko atzerapenarekin hasiko dela iragarri dute klubek.

"Soweton Euskal Herrian baino hobeto" zioten Napartheid-ekoek. Ez, ez da urrutira joan behar horrelako portaerak ikusi eta entzuteko. Adibidez, Anoetan. Fatxak toki guztietan baitaude. Gero eta biolentzia gehiago ikus-entzuten da futbol zelaietan. Gogoan dut Athletic-aren kontrako derbi bat. Joan den urtean edo aurrekoan. Bere ustez oso abertzalea den gure aurreko mutil bat Etxeberriaren aurka kristorenak esaka zebilen. Atentzioa deitu zion gurekin zegoen neska batek (Amaiak) eta isildu egin zen mutila. Ni ere sartu nintzen eztabaidan. Amaiak arrazoia zuelako. Eta mutilari esan nion, besteak beste, bera baino bi lerro aurrerago bi haur zeudela haren irainak-eta entzuten.

Bi haur horien aitak ere, ez pentsa, apunte osoa merezi du. Parrafoa eskainiko diot bakarrik. Gogoan dut neguko gau euritsu eta hotzean jokatutako partida bat. 5 bat urteko anai txikia 10 bat urteko anai zaharrenaren sorbalda gainean lo. Anaiak egiten zion kasu eta aitak... aita hijoputaka epaileari oihukatuz.

Anoetan kanpoko atezainak baloia ateratzen duenean "hijoputa, maricón, tu madre se casó con un negro" edo horrelako zeozer entzuten da maiz.

Michel Real Madrileko jokalaria guregana zetorrenean "Michel, Michel, Michel, maricón, maricón..." abesten zioten. Orain, beste bat da marikoia, Guti.

Txalotzekoa da Zorok igandean egindakoa. Espainiako ligan Eto´o noizbait kexatu izan da horrelako zerbaitengatik. Orduan Espainiako komunikabide gehienak Erreinuan jendea ez dela beste tokietan baino arrazistagoa eta antzeko pitokeriak zabaltzen ibili ziren.

Aragonés (batzuentzat El Sabio de Hortaleza eta beste batzuentzat Zapatones) Frantziako Henry jokalariari buruz txorakeriak esaten harrapatu zuten selekzioaren entrenamendu batean. "Ese negro". Gozoak jarri ziren Frantziako hedabideak eta iritzi publikoa.

Ez da harritzekoa, beraz, Amaiak aurreko igandean esan ziguna: 20 urte baino gehiago Realaren bazkide izan ondoren uztera doala. Ez duela jarraituko. Sorpresa hartu nuen, dena den. Egia da ere bigarren umea izan duela berriki eta ez dela ezertara ailegatzen. Baina uste dut goian aipatutako horrek guztiak ere eragina izango zuela.

Beno, horrek eta gure taldearen azken urteetako ibilbide kaskarrak. Gero eta urrunago ikusten dut Reala. Eta ez dut uste ni naizenik bakarra. Fuentesen tokian egongo banintz, horri ere erreparatuko nioke.

etiketak: Kirol harrikadak
Julen
Julen dio:
2005/11/30 11:42

Eta gainera bazkide kuota %30ean igo nahi omen dute. Jende dezentek ez ote du ba Anoeta utziko?

Bankuan duen zulo handiari aurre egiteko dela diote, baina ez dakit nik, aurreko astean milioi bat euro gastatu dutenean jokalari esloveniar batetan...

Ados nago zurekin, nik ere geroz eta urrunago ikusten dut Reala.

(Itxuroso geratu zaizu bloga, zorionak!)

Manex
Manex dio:
2005/11/30 15:39

Kuoten igoerea larregie izen leike, bale! Reala bere onenetan ez dauela, bale! Esloveniar gazte ezezagun bategaz milio bat euro edo gastau dabezela bale!.... Baia gauza guzti honeen gainetik koloreen sentipena egon beada. Bazkide danak grinez sentitan dau bere asientue bai Anoeta, San Mames eta baita bigarren regionaleko taldeakaz be. Eztot esan gura Fuentes ta kompañiagaz ados nauela, ni por el forro. Esan gura dodana da ezin dogule etsi. Bai Athletik eta bai Reala egoera larrietan dekoguz, eta honeri danon artean buelta emon geunzkio. Eguraldi txarrai aurpegi ona dino esakereak ez? AUPA LUIS PRIETO!

Trumoie
Trumoie dio:
2005/11/30 15:56

Bai, eta zuk Anoetan Athleticaren kontra salatzen dituzun jarrera horiek San Mamesen entzun ditut baina alderantziz, zoritxarrez.

Neuk ikusitakoa da,ezagun dudan batek , ezagutzen dodan batek bi errealzale gazteren kontra, tribunan agertu ziran, galduta, haiek entzun zuten.. Gitxi gora behera esan dituzun estilo bereko berbak, baina txarragoa. Ez ziren ume mokoak, helduak baino, 25 urtetik gorakoak. "bilbaino" horrek probokatu nahian errealzale biok partiduan zehar. Partidua amaituta, Bilboko "ezagun", -bilbainoa, tontoa- ahoa topatzen ebilen, ilaran atzetik bultzaka, gero muturrekoa joteko, eurak baino handiagoaa, eta goitik behera joteko, ingurukoen babesa lortzeko. Atzetik ikusi nion jarrera, eta esan nion nahikoa zala. Gelditu zan. Izan ere udaldian ikusten dot eta "aho handi bat" da, udan zein neguan.

Gutiren kontuak, danerik du eta Roberto Carloseri inoiz esan badiote, ba batzuk gustu txarreko edo errespetu faltakoak badira be, inoiz merezi izan ditu era horretako berbak ez, baina koskorreko bat bai. joko zikina erabili izan duelako, atzetik sarreraren bat, (Etori penaltya), plantxa egin duelako.

Erreala Athleticaren aurretik doa, oraingoz ez da arduratu behar, San Sebastian egunerako Athletic gorago izango da, infernuko atetik gora. Beste kontuak, %30 igotzearenak...

newton
newton dio:
2005/11/30 16:06

Bai futbolak gero eta egoera kaxkarragoa hartzen ari da. Arrazakeria nonahi.

Bestalde ez dut uste Fuentesek eta lagunek hartutako neurria hoberena denik, bazkideen prezioa igoaz. Zergatik ez taldeak gogo gehiago jarri eta Txapeldunen Ligan sartu? Zergatik ez soldata gutxiago kobratu? Azkenean, beti dira bazkideak "kobratzen" dutenak, penagarria.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter