Tok, tok ari dira deika paradisuan…
Ostegunean Noticias de Gipuzkoa periodikoak, lehen zenbakian, José Mari Alonsok Bernardo Atxagari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen. Durangoko azokari begira Obabako idazleak aterako duen Lekuak liburua izan zen aitzakia.
Igandeko Berria egunkariak Amagoia Ibanek Joxerra Trebiño eibartar apaizari eginikoa dakar erdiko koadernoetako batean.
Biak 1951 urtekoak, gipuzkoarrak (asteasuarra bata, eibartarra bestea), kritikoak, nahiz eta nire lagun batek esan Atxagaren aurreko liburua mutil pijo baten memori liburua iruditu. Ezetz esan nion nik. Pijoa dela Atxaga? Beno, igual Eibarren esaten den moduan bai. Atxagak
dio galdera bati erantzunez
"no corren buenos tiempos para nada, aunque luego está la contradicción de que en ciertas partes del mundo los malos tiempos tienen un correlato en la vida diaria y aquí, en Europa y otras zonas del mundo, no (…) En Euskadi veo que se da una mezcla muy curiosa de un lugar problemático y, al mismo tiempo, un lugar decadente, donde la gente discute sobre si las pochas hay que comerlas con perdiz o (con) almejas. Es un lugar casi romano en ese sentido, de la mejor época de Augusto".
Euskadiko postaletako bat, Donostia, horrelakoa da. Askotan postalari begira egoten garela dirudi. Azpian edo inguruan edo enfoketik at dagoenari erreparatu gabe.
Trebiñok
bi urte eman zituen kartzelan. ETAko kideren bati laguntza emateagatik. Kartzela, hezkuntza, COPE, Vatikanoa eta Frantziako banlieutan dauden komeriak dituzte mintzagai kazetariak eta apaizak. Gauza bat ekarriko dut hona:
"Etorkinekin daukagun zentrora datozen asko paperik gabeak dira. Donostian gaur egun 100 bat lagun kale gorrian egongo direla pentsatzen dugu. Eta horien erdiak, gutxi gorabehera, etorkinak dira, paperik gabeak".
Horietako batzuek Anoeta estadioaren inguruan pasatzen dute gaua. Estadioko eskaileretan lo. "Angularik bai gabonetan? Ez, sansebastianetarako utziko ditugu". Eta, bitartean, jendeak larrialdietarako laguntzak eskatzen ditu … gabonetarako.
Pijo
Gezurrezko mundu batean bizi gara. Pijo egin beharko dugu lan buelta emateko Eibarko hiztegia
Eta betiko pijoek behar duten esku-lana? Esklabo berriak eta Michelin izartxoa
"Temblad ante el esclavo cuando rompe sus cadenas, no tembléis ante el hombre libre". Erran zuen Jean-Paul Sartrek.
Oharra: bai demagogoa atera zait apuntea. Bale, baina ez dut gezurrik kontatu.