Telebista
Astelehen gauean Teledonosti jarri dut Tito Irazustak aurkezten duen futbolari buruzko saioa jarraitzeko. Estudioan Bixio Gorriz, Xanti Idigoras, Salva Iriarte eta Tolosa izeneko entrenatzaile bat.
Astiazaran presidentea ez dut atsegin. Tito Irazusta ere ez. Titok gogor egiten du azken boladan Astiazaran eta klubeko oraingo administrazio kontseiluaren kontra. Ez dakit zenbait ikuslek jarraituko duten programa. Agian usteko du bera dela number one Gipuzkoako kirol kazetaritzan. Gizon honek lortzen badu Astiazaran eta enparauak erditik kentzea, ez du inork agoantatuko.
Gaur arratsaldean, berriz, bazkaldu ondoren Pásalo saioa ikusten eman dut 10 minutu. Ez dut gehiago agoantatzen.
Aitortzen dut, txoko honetan, ez dudala Tito gehiago ikusiko. Aitortzen dut, txoko honetan, Pásalo-k pasatzeko gogoa ematen duela, ikusteaz paso egiteko gogoa.