Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Izan dira egun hobeak

Izan dira egun hobeak

Mikel Iturria 2005/11/17 06:00

Bai, horrela da. 9:45etan

Bilera batean sartu naiz. Ohikoa ez bada ere, berandu iritsi naiz. Bi ordu malamentian eztabaidatzen ibili ondoren bukatu da kontua. Beste bizpahiru bilera atera zaizkigu bertatik.

12:30etan

Kalitate kontu batzuen aurkezpena. Ordu eta erdi power-point fitxak ikusten.

14:30etan

Bazkaria tirripa-tarrapa.

15:00etan

Segi lanera. Ireki e-mailak. Tira, gehiago espero nituen. Telefono-deiren bat ere egin behar izan dut.

15:40etan

Autobus geltokira. 16:00etan nuen hitzordua. Garaiz iritsi naiz orain. Duela urtebete pertsona bat hil zitzaigun zentruan derrepentean. Ama bizi da. Laurogeitaka urte dituen emakume hau gaur ezagutu dut. Alarguna. Semea burutik kendu ezinda bizi da. Pena eman dit. Ez du apenas inorekin harremanik. Ez da etxetik ateratzen. Goizean pertsona bat joaten da etxeko lanak eta mandatuak egitera. Gauez beste pertsona batek zaintzen du. Ezagun batzuk joaten zaizkio bisitan noizean behin.

Diru prolemarik ez, baina kanposantuko aberatsa izan nahi duenaren traza hartu diot.

17:00

Amaitu da lana. Goiz atera naiz gaur.

17:30

Lagun batekin hitz egin dut eta esan dit aita duela ospitalean. Larri dabil gizona, baina aurrera aterako denaren itxaropena dute.

18:00

Hitzordua ordenagailu berria erosi dudan dendan. Ilunabarra teknologia berriekin pasa dut borrokan. Ez dakit irabazi ote dudan. Oraindik ez definitiboki behintzat.

21:00

Afaria. Bazkaria baino lasaiago.

22:00

Beste lagun baten telefono deia. Honek ere desgraziyak kontatzeko. Ez ziren besteak bezain larriak, baina baziren desgrazi.

Espainiak mendean hartu du Eslovakiako futbol selekzioa.

Amaitutzat eman behar eguna.

Izan dira egun hobeak.

etiketak: Harrikadak
Luistxo
Luistxo dio:
2005/11/17 11:03
Patxi
Patxi dio:
2005/11/17 11:52

Tira, gozoa ez bada behintzat, argi printza batzuk.

Parrea erauzi didatela, zure mezuaren bi pusketek:

  • Beste hiruzpalau bilera atera zaizkigu bertatik - Espainiak mendean hartu du Eslovakiako futbol selekzioa.

Egun on borobil bat daukazun egunean kontatuko Iturri? Egun txar borobiletan ez du ematen posible direnik, baina badira posible bai.

Mathiasen kopilotua
Mathiasen kopilotua dio:
2005/11/17 14:57

Aupa Mikel,

Nik ere ez nuen egun ona izan atzo. Hala ere, Manolo el del bombo Alemaniara joango dela pentsatzearekin lasai joan nintzen ohera. Imaginau Trinidad Tobagoren aurka galtzen dutela...

Egun onak izan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter