Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Nola idatzi behar da blog batean?

Nola idatzi behar da blog batean?

Mikel Iturria 2005/11/10 00:00

Gaur arratsaldean egon naiz berbetan lagun batekin. Ez dut izenik hemen aipatuko, baina ezagutzen nauzuenok jakin dezakezue nortaz ari naizen, esaten badut tipoa kazetaria dela eta webgune pertsonala duela.

Webgune horretan egunero idatzi izan du azken bost urteetan. Martxa politta! Hala ere, egun batzuk barru, webgune hori blog komunitate ttikia bihurtuko da. Eta nire lagunak blog bat izango du eta ez XX. mendeko webgune zaharkitua.

Azken egun hauetan proba batzuk egiten ibili naiz eta egunero berak idazten zuen artikulua jarri dut oraindik probatan dagoen toki ezkutu batean. Aipatu diot: "Uste dut beste modu batez idatzi beharko duzula". Hasi naiz, telefonoz, gauza horiek kontatzen eta berak ezetz, ez duela ezer aldatuko. Nik esan diot negritak sartu behar dituela, loturak egin beharko lituzkeela. Eta berak ezetz, berriro.

Etorri zait burura duela zenbait hilabete 53 tako bete berri dituenak idatzi zuela dekalogo bat edo horri buruz, baina ez dut aurkitu (presaka ibili naiz). Zeozer topatu dut Orihuelaren blog-ean, baita Salaverria irakasleak idatzitako liburu baten aipamena ere.

Baina ez da hori nik nahi nuena. Saiatu naiz lagunari adierazten zer ostia den Bloglines. Hau da, norberak aldez aurretik erabakitako iturrietan buskan dabilen zerbitzua. Horrela 100 blog jarrai ditzakezu (edo gehiago). Ez duzu banan banan arakatzen ibili behar aipatu helbideetan. Jario bilatzaile hauen bidez zure ohiko ordenagailu(et)an (edo nonahikoetan) zuk nahi duzunean begira ditzakezu azken berriak eta erabaki irakurriko ote dituzun edo ez.

Dena alferrik izan da. Lagunak esan dit periodikuan aspaldian izan zutela horri buruzko eztabaida. Hau da, kazetari edo zutabegile batzuk izen-abizenekin negritak jartzearen alde agertu izan zirela bere garaian. Bera ez da, esan bezala, horren aldekoa.

"Papera papera da. Internet internet" nik. Nipadios! Badakit periodikuetan ez dagoela ondo ikusia negriten kontu hori. Gure lurralde honetan, Gipuzkoan, Miguel Vidaurre kronistak jarri al zuen ohitura hori? Ez dakit berak jarri ote zuen, baina irakurle askok begiratzen zuen ea nor agertzen zen eguneko zutabean. El Mundon, adibidez, Paco Umbral izan omen zen negritak erabili zituen lehenetariko zutabegilea.

Nik idazten ditudan kontu hauek nork demontre irakurriko ditu? Oso jende gutxik. Lana aurreratzen badiet zenbait negrita jarriz, zenbait lotura eginez, hobeto, ezta? Hala uste dut nik, baina ez dut uste lagunak iritziz aldatuko duenik.

Harkaitz Canoren azken ipuin-bilduman gehien gustatzen zaidan ipuinaren izenburuaz akordatu naiz: Ez zaie errazegi jarri behar.

etiketak: Sareko harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/11/12 21:01

Esteka bat sartu dau xme-k bere blogeko azken mezuan

Ortiz: Geuk estekak, zeuk zergaitik ez?

Gari
Gari dio:
2005/11/10 11:09

Denbora eman eta joango da puntua hartzen, bera bakarrik konturatuko da. Ziur naiz telebistan edo irratian ez duela idazten duena irakurtzen!

Xabito
Xabito dio:
2005/11/10 12:14

Arrazoi duzu Mikel, nik, adibidez, blogean idazteko gomendio horiek ez ditut oso kontuan hartzen izan eta uste dut badela ordua, asko errazten dute blogaren irakurketa. Hemendik aurrera negritazale!

xme
xme dio:
2005/11/10 12:53

Nik ez dut kruzadarik antolatuko, baina zure lagunaren estilokoa naiz. Hau da, ez dut negritarik jartzen inoiz eta ez dut hipertesturako loturarik ematen. Arrazoiak diferenteak dira: lehen kasuan printzipio edo estetika kontua, bigarrenean alferkeria. Igual esaten dut: "Iturriak bere blogean dioenez...". Bestela egin beharko nukeela? Akaso. Baina gure kapritxo, kutixi eta kasketarako lekurik ez badaukat, zertarako nahi dugu bloga?

Blogean idazteko jarraibideak eman zituen Gaztelumendik ere. Honen link-a? Aizu, bila ezazu zerorrek, ez da zaila eta!

gaztelumendi.org
gaztelumendi.org dio:
2005/11/10 15:06

Idatzi banituen, idatzi nituen. Hemen daude, batetik eta bestetik irakurritakoaz...

guk hamaika hitza daukagunez, polito geratzen da.

hamaika aholku

konturatzen naiz, azaroak 11an idatzi nuela. Beraz, titularra ere alda nezakeen, idazteko arazoak: 11

Eta Javier Ortizek jarrera hori izatea, normala ere iruditzen zait, Mendiguren bezala. Baina, atzetik gatozenak, hipertestuaren garaikoak izango dira, eta idatziko dute, irakurtzen duten bezala...

Ia ba.

iturri
iturri dio:
2005/11/11 11:25

Aupa:

Ahaztu egin zitzaidan, Gaztelumendik bere garaian zerbait idatzi zuela. Uste dut del.icio.us-en ere ez nuela markatu... Dena den, ondo dago, zeren eta beste hainbat lotura eskaintzen ditu bertan.

Portzierto Patxi: gaur da San Martin eguna eta zure aholkuak urriaren 11koak dira.

Mendigreen/Ortiz: kasketosoak zarete, dedioooo! Hala ere, irakurriko ditugu zuen artikuluak...

Beno, asteburua ondo pasa. Hiru egun pasako ditut kanpoan eta ea ordenagailurik piztu gabe aritzen naizen. Baiezkoan nago.

Etxekoa, gainera, izorratu egin zait. Berria datorren astean iritsiko omen da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter