Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Martin

Martin

Mikel Iturria 2004/10/05 22:05

Atzo enteratu nintzen Martin Ugalde hil zela. Gaur irakurri diot Sustrai Colinari Berrian apenas ezagutzen zuela gizona, zenbait anekdota eta Andoainen dagoen Kultur Parkeari izena ematen ziolaz aparte.

Nik ere apenas dakit Ugaldez. Gaur goizean irratia piztu eta notiziya entzun dudanean, Antza eta besteen atxiloketarekin batera, Ruperren Martin Larralde kantua etorri zait burura.

Ruperren Dabilen Harria diskoaren laguntzaz egin dut autoan lanerako bidea.

Euskal aberiaren kapitulu berri bat.

Martin Larralde

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak betiko otoitzak neguko kearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidean bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala, larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotzen. Inork ere ez du koblakaririk behar... Martin Larralde honelako egun batez hil zen galeretan begiak zabalik etzanda, agian, zerua itsaso zikin bat dela esanez.

etiketak: Harrikadak
Itsaso
Itsaso dio:
2004/11/17 13:48

Abesti bikaina benetan, baina ez dira Ruperren hitzak. Hitzok Jose Sarrionaindia erbesteratuak idatzi zituen eta Ruperrek musikalizatu.

Iturri
Iturri dio:
2004/11/28 14:47

Aupa Itsaso:

Eskerrik asko zure oharrarengatik. Ez nintzen konturatu Sarri ez nuela aipatu.

Zuk arrazoi.

Aio.

Elena
Elena dio:
2006/06/30 16:44

Nik ere gutxi nekien Ugalderi buruz. Abestiaren letrak bilatzen ari nintzen, beraz, niretzat ere abestia ederra da. Beste bat arte!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter