Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euro mordoa sarietan...

Euro mordoa sarietan...

Mikel Iturria 2005/10/19 07:30

Atzoko Berrian galde-eskeak sailean Harkaitz Cano erantzule eta Iker Elizalde galdegile:

"Euro mordoa sarietan... horrela gastatzen ditu Jaurlaritzako Kultura sailak gure sosak. Dagoeneko non inbertitu badakizu?"

Harrituta eta perplejua gelditu naiz galdera hori irakurtzerakoan.

Canori 15.000 euro emango dizkiote (edo tokatu egin zaizkio, fale). Haziendari pagatu behar diona kontutan hartuz, hori "euro mordoa" dela pentsatzea, zer nahi duzue esatea ba? Letxe txarra behar dela.

Ez-dakit-non irakurri ditudan Harkaitzen adierazpenak, lasaiago ibiliko dela sariaren diru horrekin eta beste urtebete irabaziko duela bere nobela berria idazteko. To! Hortxe daukak inbertsioa.

Lotsagarria iruditzen zait 15.000 eurori dirutza esatea. Batez ere, aste honetan Espainian, Planeta Saria eman diotenean Maria de la Pau Janeri. 600.000 euro jaso ditu irabazleak eta iskanbila egon da.

Duela aste batzuk César Vidali (izena bakarrik idaztearekin goragalea sortzen zait) eman diote Torrevieja Saria. Ez dakit zenbait mila euro tokatu zaizkion honi ere.

Berrian idazten duen zutabegileak zenbat irabazten du? Badaki Elizaldek zenbat irabazten duten El Paísen edo El Mundon ari diren puntako zutabegileek? Anjel Lertxundi bikainak zenbat irabaziko luke Hitz beste hori gazteleraz eta aipatu bi egunkarietako batean publikatzeagatik? Igual 5000-6000 euro hilabetean. Ez dakit zenbat irabaziko duen Berrian, baina kendu zero bat eta igual ez da iritsiko hori irabaztera ere hileko.

Euro mordoa? Idazleak Euskal Herrian airetik bizi ote dira? Inbidia zer den, kopon!

etiketak: Besteen harrikadak
anjel
anjel dio:
2005/10/19 10:17

Zero bat kenduta, ondo hartu diok usaina negozioari. Eta Canori buruz zer esan? Hor ere zuzen ibili haiz: nobela berria idazteko patxada (pixka bat) hartuko dik eta esan dezadala inork ba ote dagoen Euskal Herri osoan kapital gutxiagorekin inbertsio hoberik.

iturri
iturri dio:
2005/10/20 17:51

Kaixo Anjel:

Eskerrik asko mezuagatik. Haserretu egin nintzen Ikerren ateraldiarekin...

Pasa egin zait, baina idatziz utzi dut nire iritzia, behintzat. Azken finean horretarako dago blog bat ere.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter