Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Juanito hil egin da

Juanito hil egin da

Mikel Iturria 2005/10/13 23:00

Gaztea nintzenean Irungo Mosku edo Plaza Gorriaren (ofizialki Urdanibia plaza) inguruetan ibiltzen nintzen asteburuetan. Ez naiz oso gautxoria izan, baina, tira, atera ateratzen nintzen. Garai hartako oroitzapenak ekarri dizkit gaurko Berrian irakurri dudan hilberriak (gure periodikuan eskelari hilberria deitzen diotela enteratu egin naiz gaur, portzierto).

Hildakoaren izena Juanito zen. Eta familiak bi eskela jarri dizkio euskarazko berripaperan. Herri honetan, 100 % basque, hiltzen denean agertzen da pertsona egunkarian. No-falla! Joera izugarria dago eskelak jartzeko. Eta ohitura horrekin, zenbat diru ematen zaion dv-ri!

Harira. Aparteko parrandista zen Juanito. Mozkortzen zenean, bertsoak kantatzeari ekiten zion. Denei ematen zien txapa, neurrigabekoa baitzen. Zirikatzaile batzuk kenduta, normalean ez genion kasu askorik egiten. Botatzen zituenak ez ziren bertso eta ez ezer. Honen tankerakoak:

lalaralala berria
lalaralala herria
lalaralala zerria...

Horrelakoak izaten ziren haren bertsoak. Hilean behin edo jaisten zen beheko plazara. Eta jaisten zenean nabarmen uzten zuen bere burua denen aurrean: parranda itzelak botatzen zituelako. Morroi aritzen zela uste dut. Irungo baserri batean, of course.

Hamabost bat urte pasa dira azken aldiz ikusi nuenetik. Gaur jakin dut periodikuan bere izena zein zen eta hirurogeita hamar urterekin hil egin dela diote.

Pena hartu dut arrazoi askorengatik. Pena bera hil egin delako (noski!). Pena mundu (ikuskera) bat hiltzen ari delako. Pena duela hamabost-hogei urteko kontuak kontatzen nabilelako (gazteek ez dute horrelako gaitzik, nahiz beraiek beste aje batzuk izan). Pena bere garaian kasu askorik egiten ez (ge)niolako. Pena gehiegi edaten zuelako (zergatik?). Ah! Eta pena tabernak ulertzeko (eta kudeatzeko) modu bat desagertzen ari delako (ea hurrengo batean heltzen ote diodan gai honi).

Beno, esan ditzadan haren izen-abizenak, behingoz: Juanito Olaizola Errazkin. Lehen bezalakoa bada, hura dagoen tokian gutxi iraungo du ardoak.

Zalantza bat: fededun izan gabe, badago goian bego esaterik?

etiketak: Harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter