Gora Euskadi bidaiari!!!
Aurreko batean idatzi nuen hemen Ibarretxek Simon Bolivarren Gurutzea euskalherriratu behar zuela eta nahikoa gurutze genituela jada gure artean. Egin du lehendakariak bidaia ofizial hori eta, dagoeneko, Gasteizen egongo da. Galdera beste bat da oraingoan: zer egin du Madrazok AEBetan aste bukaeran? Atzo iluntzean etxeratu eta sukaldeko irratia piztu nuen. Herri Irratia aukeratu nuen. Eguneko notiziak ematen ari ziren, gaueko 21:00etarako zenbait minutu falta zirela.
Horietako albiste bat Javier Madrazoren bidaia izan zen. New York eta Washington bisitatu omen ditu. Aste bukaerako ETBko informatibo batean ikusi nuen gizona New York-en zegoela eta ez nuen oso ondo ulertu zertara joana zen. Bai gogoratu dudala ETBko berriemaile berezia harekin joana zela.
Gaur Herri Irratiko kazetaria, Bilboko emisorako zuzendaria ustez, izan da Washington-dik zuzenean sartu dena gaueko informatiboan. Irrati honek ez du kazetaria, bere kontura, hara bidali. Eta pentsatu dut kontseilaria eta kazetari-delegazioa gure sosekin joan direla Estatu Batuetara.
Eta haserretu egin naiz.
Teleberria ikusteko piztu dut kaja tonta. Gaueko 21:00etatik saioa amaitu arte, Madrazoren arrastorik ez.
Eta haserretu egin naiz berriro.
Ez dut ezer ulertzen, baina ez dut uste "dirua harrika botatzeko" egoeran gaudenik, nire amak esango lukeen bezala.
Hala da Mikel, hemen politikariek itzelezko bidaia politak egiten diztuzte gure kontura.
Horregatik komeni zaio Erregeari Españako Unidade Sakrosanta hori, egunotan esan duen legez, bidaiak ordaintzeko jendea izateko. Nik ulertzen diot, España apurtuz gero igual Kanarietara joatearekin konformatu beharko luke.
Eta ejerzitoa beste horrenbeste, bestela akabo Afganistango oporrak.