Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Denak balio du

Denak balio du

Mikel Iturria 2005/09/06 07:30

Futbolaren inguruan ere denak balio du. Adibide bat, Alvaro Novo jokalari kordobesa fitxatu berri du Realak eta zenbait komunikabidek zabaldu dute gurean jokalaria iaz, Atlético Madrid-en jokatzen ez zuelako, gaixotu egin zela. Asteburuan, futbolistak gezurtatu zuen hori, ez duela inolako depresiorik izan eta zenbaitek zabaldutako zaborra zela adierazi zion periodiku bati.

Oraindik irakurri ez dudan El fracaso del periodismo deportivo analisia argitaratu du Juan Varelak 1, 2, 3 eta 4 zatitan. Prentsa horrek ez du izen onik, nahiz eta salduena eta jarraituena izan.

Foroak ez dira kirol prentsa, baina futbolsofoari irakurritakoa gogorarazi dit. Zubiaurre auziari buruz ari zela, gure lagunak zioen espero ez zuen tokian aurkitu zuela zentzuz beteriko iritzia. Eta non ez zuen espero zentzudunik?: DVk Realaren aktualitatea jarraitzeko dituen foroetan.

Oker ez banago, foro hauek bizitu ziren Realak, Astiazaranen garaian, realsociedad.com webgunean zituen foroak itxi zituenean. Eta itxi egin zituen bertan ematen ziren iritziak gero eta iraingarriagoak zirelako. Nork ireki zizkien ateak hango fanatikoei? DVk.

Abuztuko azken egunetan egon naiz kuxkuseatzen ditxosozko foro horietan. Denak ez dira artaburuak, baina askok oso gaizki idazten dutela albo batera utzita, irainez beteriko tokia da eta tonua ez zait batere gustatzen. Adibidez, Amorrorturi behin eta berriro Amoroto edo apaiza deitzea. Hori txorakeria da Novoren fitxaketa zela-eta, tontolapiko batek idatzitakoa irakurri nuenean: bere gaitza zela eta, Donostian eroetxetik gertu hartu beharko zuela etxebizitza zioen.

Hona hemen atzo zabaldutako diskusio bat, besteak beste euskaraz idazteari buruzkoa

Horrelako jendearekin nora goazen pentsatzen dut batzutan, ia horrelako jendea den nagusi gure herrian.

Hala ere, Gipuzkoako berripaperik salduenari kaka hori zabaltzeagatik eskerrak ematea ere otu zait, gora botatzen duen kaka hori gainera eroriko zaiolako halako batean.

New Orleans gogoan.

etiketak: Kirol harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/09/13 12:20

Alavesa garaitu ondoren, Apokalipsiaren tronpeta-joleek beste jardunaldi bat zain behar izango dabe barriro gogoz joteko. Gogaikarriak dira gero! Liga amaitzear dago ala hasi barria da?

Aurrera txuri-urdinak!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/09/07 19:33

Goxo-goxoa, mamitsua eta erabat interesgarria da aitatzen dozun DV-ko eztabaida hori, Iturri, foroetan egin behar diren hizkuntzei buruzkoa: amankomuneko hizkuntzetan bakarrik edo hizkuntza gitxituetan be bai?. Hamen egingo dot laburpentxo bat eta, zeure baimenagaz, hauxe blogeratuko dot neurean be.

Eritxien artetik batzuk aukeratu ditut, eta hiru taldeetan banatu ditut. Komatxo artekoak forotik hartutako tarteak dira, berbaz berbakoak. Parentesi artekoak neureak dira.

A Taldea: - *"¿Por qué no dejamos la pòlítica en este foro? Politiqueos y mentes obtusas." ("Politiqueos" baino "lingüistiqueos" izango zan, ezta?). - "Mala educacion: me cago en la leche porque leches teneis que escribir en vasco." - "Muchas gracias Sikario por a ver escrito en castellano." (Esker oneko honek be primeran idazten dau "casteyano"z). - "Si yo se que mi interlocutor no habla un idioma, no me dirijo a el (ni a la gente que me rodea mientras el este alli) en ese idioma, sea aleman, ingles, castellano o euskera." - "Lo que no me pareceria bien responder en Euskera a una charla abierta en Español." - "Es que yo solo sé espanol, frances, aleman,portugues, gallego e italiano." (Eta euskaldunok, erdaldunak be garenez, ez ditugu horiek guztiak be ulertzen?). - "Tampoco nos gusta ser discriminados por no poder hablar la lengua local." (Bertendona-koen modukoa morroia). - "Baina euskeraz hitz egiten dudanean, latineraz edo grekeraz hitz egingo banu egiten dut. Bakarrik guztatzen zaidalako, jolasa bezala." (Nekrofilia) - "Eta euskera ez dakiten baten aurrean euskaraz hitz egitea oso gaizki iruditzen zait."*

B Taldea: - Badagoz "Egun on / Buenos días" eskemakoak, hau da, dana itzultzen dabena. Hain nejagarria izango ez balitz... - Aseptikoak: "Sin distincion de razas, idiomas, nacionalidades o credos." - Punkiak: "Si aparece un post en un idioma que no entiendo, paso de él y punto." - Utopikoak: "Ojala hablaramos todos ingles, o esperanto, y nos dejaramos de gilipolleces." (Aukeran, Esperantoz) - Bartzelonatik idatzitakoa:"Yo respeto a todos los q escribis en euskera,es vuestra cultura y es mejor no perderla." - "Lo de hablar otro idioma comun no soluciona este problema, asi que habra que tener paciencia cuando veamos hablar euskera los que no lo sabemos." - Eta azken hau, bikaina: "Mi madre es gallega y la familia de mi padre vasca y vascoparlante. Cuando mi madre aún no entendía el euzkera mi padre le pidió a un hermano suyo que hablase en castellano (en una comida familiar), la respuesta de mi tío fue (en perfecto castellano), haberte casado con una vasca. Nadie dijo nada. Unos años después otra tía mía, hermana de mi padre que estaba de visita en la casa de mis abuelos en Lugo, que nunca han hablado castellano pues viven en la montaña, se indignó porque hablaban en gallego y ella no entendía".

D Taldea: - Euskal Herrian Euskaraz: "Estamos en EUSKAL HERRIA y el EUSKERA es una lengua OFICIAL. Y estamos en nuestro derecho." - "Hik euskeraz ez badakik, ez hadi sartu euskeraz ari den foro batean." - "Norbaitek debekatu nahi badit euskaraz hitz egitea, orduan bai esaten dudala dena euskaraz... Baina dena eh!!" (Eta debekatzen ez badeutsue ez dozu dana euskaraz egiten, ala?) - "Nik noizean behinka, euskera erabiltzen dut kanpotarrak ezagutzeko." (Kanpotarren erreakzinoak ezagutzeko, ulertzen dot nik). - "Ez dakienak, ikas dezala, askok egin dugun bezala." - "También es una FALTA DE RESPETO NO INTENTAR APRENDERLO O MINIMAMENTE ENTENDERLO." (Euskarari buruz). - "La mayoria de los Realzales de por aquí (Hendaia) no pueden comunicarse en castellano." - "Que esta bien que si se habre un post en castellano se conteste en castellano, pero a la inversa tambien seria interesante, no crees???" - "Siempre tienen que hacer ese esfuerzo los euskaldunes." - "Cuando entré por primera vez en este foro me sorprendió, ingratamente, lo poco que se escribía en Euzkera. Desde luego si fuese un foro de la Voz de Galicia y sobre Celta yo escribiría en Gallego sin dudarlo." - "Que aquellos que no lo saben (euskaraz ez dakitenek) deben pedir, más como un favor que como una exigencia."

PD Iturri: Hezibide txarra dala eta, etxean deukot honi buruz Xabier Paiak idatzitako gauza bikain bat. Ahal izango dodanean kopiatukot.

Iturri
Iturri dio:
2005/09/09 02:33

Aupa Patxi:

Ez duzu nire baimena behar zure blogean erantzun hau jartzeko. Faltariaplus...

Ideien (sic) laburpena interesgarria. Nik ez nuen denborarik (edo gogorik) hori egiteko.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter