Brasil (I) Kanti peaten
Amaitu da udako oporraldia. Aspaldiko partez, hilabete osoa egon naiz lanetik agertu gabe (uztailaren 22an joan eta abuztuaren 22an bueltatu). Ezin dut idatziz jarri zenbat kostatu zaidan gaur goizean nire motorra martxan jartzea. Betiko erritmora egokitzeko, bloga hornitzen hasteko eginbeharra jarri diot nire buruari. Opor gehienak, hogeitapiko egun, Brasilen egin ditugu. Eta bidaian ikusitako zenbait kontu azalduko ditut. Hasiko naiz kontatzen nola gustatzen zaigun gure burua nabarmentzea, kanti peatea.
Ezaguna ez bazara, saiatu zure burua ezagutzera ematen. Hori pentsatu nuen Fernando ikusi nuenean. Ez nuen tipoa ezagutzen, baina izena idatzita zeraman kamisetaren atzealdean. Hondarribiako aireportuan agertu zen gaztea Espainiako futbol selekzioaren elastiko gorria soinean zuela. Ez hori bakarrik, 69 zenbakia ere erakusten zuen.
Madrilgo aireportuan hamar ordu pasa genituen abioiaren zain (5 orduko atzerapena Air Europaren kortesia izan zen). Hainbeste ordu pasa ondoren tipo bitxiak ere aurkitu genituen bertan. Saria Belen Estebanen goitizena jarri genion emakumearen bikotekideak jaso zuen.
Madrilen konturatu ginen bereziak zirela. Gizonak, itxuraz, itxaronaldia alkoholaz busti zuen. 40 urteak beteak zituen astapotroa zen. Tripa, galtza motzak, tenis ikusgarriak, bizarra, buruaren albo biak rasuratuak eta ilea atzealdean txirikorda batean bildua.
Hemen ez zen bukatu bere nabarmenkeria: Salvadorreko aduanan zain geundela, bikotea izkina batean utzi zuen poliziak. Dirudienez, hegaldian gizonak istiluren bat izan zuen emakume brasildar batekin eta honek salaketa jarri zuen Salvadorren lurreratu zenerako. Akabo ordurarteko bikotearen espantuak!
Ez dakigu nola bukatu zen istorioa, baina guk eta gure aurrean zeuden beste batzuk poza hartu genuen bikote xelebre hark hartu zuen sustoarekin.
Kanti peaten ere jakin behar da.
Kaixo lo:
Itxita dago bai egitaraua. Oraindik ezin gauza askorik esan, baina bai aurreratuko dudala urrikoa Fitola Balba poesia emanaldi teatralizatua izango dela. Publikoa da dagoeneko.
Azaroko ikuskizuna jende ezagunarena da eta abenduko showman-a oraingoz ez da oso ezaguna, baina ezaguna bihurtuko da laster euskal panoraman.
Ikusi arte.