Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Apatrullando la ciudad

Apatrullando la ciudad

Mikel Iturria 2005/07/12 07:30

Arratsaldeko 15:15etan lanetik bueltan Kontxako bidegorritik nator Antigua aldera. Presaka nabil, bazkaldu eta hondartzara joateko asmoa baitut. Erlojuetatik Perlarako bide-zatian oinezko asko dago. Hala ere, mutil baten kamiseta urdinari erreparatu diot nik.

Mutila neska batekin doa. Gaztea, luzea, argala da. Galtza motzak soinean. Txanklak (ustez) ere bai. "Zer kristo da kamiseta puta hori?" galdetzen diot nire buruari. "Ez da posible", gehitzen dut ezin sinetsirik begi aurrean ikusten dudana. Letra larriz policía ikus daiteke kamisetaren atzean.

Nagoen tokitik bera dagoen tokira distantzia nahikoa dago. Ez nau ikusten. Jiratu dut burua. Eta bai, kamisetaren aurrekaldean, atzekoaren jarraipena: ezkutu handi bat du bularraren ezker aldean. Eta argi eta garbi ikusten dut poliziaren ezkutua dela.

Zer da kamiseta hori?

  1. Moda berria dago Donostian eta ni ez naiz enteratu. Agian Salvatore Tuttiren azken ekintza. Artelekun salgai ikusi nituen ETA tregua edo antzeko leloa zuten nikiaren jarraipena.
  2. Donostia Espainia da eta hemen inon baino hobeto egoten da. Joan gaitezen turismoa egitera bertara eta atera gaitezen harro kalera, konplexurik gabe.
  3. Sanfermin efektua: Donostian atzerritar asko egon da sanferminen atarian. Segi Iruñera, harrapatu kristoren mozkorra eta edozein gauza soinean jarrita, pronto kalera irteteko.
  4. Vaya Semanitakoek TVEra egin duten jauziaren beste seinale bat edo ezkutuko kameren telebista saio txoro bat.
  5. Polizien udako arropa berriak edo apatrullando la ciudad: Torrente is in the city.

Zer da benetan gertatu dena?

etiketak: Besteen harrikadak
Julen
Julen dio:
2005/07/12 14:11

Eta Alde Zaharrean, hiru kontsumizioen truk "The Toro" jartzen duen (dagokion irudiarekin) kamiseta bat oparitzen dizute. Harrapazak!

lo74
lo74 dio:
2005/07/13 10:42

nire botoa, 4 eta 5 aukerentzat. zer irabazi dut?

edozeinek egiten ditu kamisetak gaur egun :-)

Iturri
Iturri dio:
2005/07/13 00:54

Iepa Julen:

Bai, guiri piloa ikusi nuen ekaineko azken astean Donostiako kaleetan. Antzerki Ferian gauez ibili ginen Alde Zaharreko kaleetatik zehar eta sanferminetako atarian geundela nabarmentzen zen. Alde Zaharreko kale horietan Mediterraneoko hiri turistikoetan egoten diren gazteak zeuden, guiriei (eta bertakoei) tabernatara joateko gonbidapenak banatuz.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/07/15 13:55

Ziur aski, aro honetako beste azalkeria bat baino ez da izango, itxurosoa bai baina mezurik gabekoa. Atentzinoa deitzeko amarrua, alegia.

Baina, imajinatzen dozue zer gertatuko zan baten batek ETA hizkiak dituen elastikoa jantziz gero, sugea, aizkora eta guzti handi-handiekin? Edo AL-QAEDA? Horiek ez ziran izango hain "pop" eta post-modernoak, fijo.

lo74
lo74 dio:
2005/07/15 16:07

al qaedana izugarria izango zen...

Amelie
Amelie dio:
2005/07/13 17:12

Aurreko larunbatean, Iruñean, sanferminetan, Nabarreria inguruan, eguerdian jende askorik ez zebilela, eta edalontziak eskuan hartu eta lurrean eseri ginen, lagun artean. "Sekreten bila" hasi ginen, erdi-jolasean. Hau bai, hori ez, hura bai... Eta, halako batean, zuk diozun elastiko horietako batekin ikusi genuen tipo bat: POLIZIA zioen! Lagunak flipatuta geratu ginen... Ezin kamuflaje hobea eraman! Benetan hala baldin bazen, nork sinetsi? Eta ez baldin bazen, zer egiten zuen horrekin? Elastikoari buruz aritu ginen solasean, eta gaur zurean komentario hau topatu dudanez, ba idaztera animatu naiz. Besarkada bat!

Mathiasen kopilotua
Mathiasen kopilotua dio:
2005/07/13 14:39

Aupa Mikel & company,

Ba kamiseta sinpatikoagoak ziren atzo periodikuan ikusi nituenak. San Ferminetako entzierroan ateratako argazki bat zen, eta hiruzpalau morroskok kamiseta bera zeukaten. Atzean zera irakur zitekeen: Pastores.

Artalde ona gurea!

Ondo segi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter