Londres eta Irak, San Fermin egunean
Nacho Escolar kazetariak Londresen gertatutakoaren berri emanaz pasa du eguna. Gaur gauean bi ohar irakur berriekin geratuko naiz:
"20:32. Reuters berri-agentziak dioenez, hildakoak 50 dira jada. Agentziak iturri gisa Nicolas Sarkozy frantses ministroa aipatzen du eta honi Erresuma Batuko estatu idazkari batek eman dio informazioa. Blair-ek Londres utzi du eta G8 taldearen goi-bilerara bueltatu da".
"20:44. Gaur Iraken 30 lagun hil dira tiroketa eta atentatu ezberdinetan, Reuters-ek egunero bidalitako txostenaren arabera. Ez da egunik okerrena izan".
Horra hor bi apunteak. Gehiago hemen.
Gaur goizean lanera nentorrela horrekin pentsatzen hasi naiz. Zein desberdin ikusten den albiste berdina hurbiltasunaren arabera. Zein irrazionalak diren gure pentsamenduak, eta zein razionala gure bihotza.