Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / ... Fuentes da

... Fuentes da

Mikel Iturria 2005/07/02 12:20

Maiatzaren 24ko apuntearen jarraipena da hau. Listo. Amaitu da kanpaina. Badugu presidente bat. Nik ez nizkion nire akzioak eman, baina espero dut denon onerako aritzea lan berri horretan. Zorionak eta ekin, erronka latza da eta.

Lehenengo gai korapilatsua Nihaten irteera izango zela uste genuen denok. Keba! Iban Zubiaurrerena izango da, ordea. Zubiaurrek ez badu Realean egon nahi, joan dadila nahi duen tokira. Hori bai, kontratuak bete egin behar dira eta Realari dagokiona eman beharko dio Mendarokoak. Edo Athletic-ek.

Joan-etorri hauek min asko egiten dute, Gipuzkoan behintzat, baina ez nioke duena baino garrantzi gehiago emango. Rekarte kapitaina dugu eta Cifu aurkeztuko dute gaur. Alde horretatik ez dugu asko galdu eta beti geratuko zaigu Fuentes, noski.

Gu ere ibiltzen gara bizkaitarrak gipuzkoartzen. Adibidez, Garitano, Eibar taldean trebatutakoa. Honek Gipuzkoako kluba nahi izan du. Eta Agirretxe gipuzkoarrak ere egin zuen joan-etorriko bidaia.

Tira, esan bezala, ez nioke garrantzi gehiagorik emango kontu honi, baina Vocento taldearen kamiseta duten Gipuzkoa eta Bizkaiko bi periodikuek eta enparauek (txin-txin diruaren hotsa) saiatuko dira uda berotzen.

Ekainaren 30eko gauera bueltatuz, aldea nabarmena izan da. Santosek ezin izan du gainetik kendu bere fama txarra eta hautagaitza gipuzkoarragoaren alde azaldu dira akzionistak.

Portzierto, goiko lotura horretan topatu dut Malagón Fuentes zoriontzen. Ez zaio aurpegia ikusten, baina bera da.

Aupa Edu. Lasaiago biziko zara.

Presaka nabil. 37 urte bete ditut gaur eta ospatu beharra dago. Argazki kamera digitala oparitu didate. Ea nola demontre dabilen ikasi beharko dut. Gero Flickr eta antzeko ostikerietan trebatu. Izango duzue horren berri.

etiketak: Kirol harrikadak
ana m.
ana m. dio:
2005/07/06 12:29

eskerrik asko eduri bidalitako animoengatik. benetan polita da hainbeste maite duzun norbaiti buruz zuk eta matthiasen kopilotuak idatzitakoak bezalakoak irakurtzea. bera lasaiago biziko da. eta gu ere bai. ah, eta atzerapenarekin bada ere, zorionak zure urtebetetzeagatik. ikusiko dugu elkar anoeta inguruan.

Gari
Gari dio:
2005/07/02 15:49

Zorionak benetan. Galdetu lasai, Flickr-en inguruan.

Gari

erral
erral dio:
2005/07/03 22:20

Zorionak Iturri !

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/07/04 14:42

Zeuk esan dozu, The Spanish Post eta The Daily Basque horretaz bizi dira, eta alkarri mokoka bagabilz askoz be hobeto. Orduan ahalik eta kasu gitxien Zubiaurreren kontu honeri.

Hoberena, jentea deskokatzea. Neure moduan, bizkaittarra eta Errealekoa. Tumatxa!

Happy birthday, Fountain!

Iturri
Iturri dio:
2005/07/05 11:02

Aupa:

Eskerrik asko zorionak blogosferaren txoko honetan utzi dizkidazuen lagunei. Eta baita beste modu batez mezua bidali didatenei ere, noski.

Telebistaren aurrean ikusiko dugu elkar. Edo nik zer dakit non. Seguruenik beste pantaila honen aurrean.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter