Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Nire akzioak Edu Malagon jaunarentzat

Nire akzioak Edu Malagon jaunarentzat

Mikel Iturria 2005/06/29 07:30

Hau idatzi aurretik duela hilabete idatzitakoa irakurri dut. Orduan Denonerreala taldea nuen gustoko. Kanpaina bukatzear dagoen honetan, aldatu egin da nire iritzia. Fuentesen koadrila ondo hasi zela uste dut, baina beheruntz joan dira. Santos, berriz, alderantziz ibili dela iruditu zait.

Gauza asko aldatu behar dira gaur egungo Realean eta ez dut horretarako kapaz ikusten Fuentes. Ez dut uste pertsona txarra denik, ondratua dirudi, baina ez dut irudikatzen Loperaren aurrean Realaren interesak defendatzen, adibidez. Zeozer gehiago behar da 30 milioi euroko aurrekontua duen enpresa bat kudeatzeko. Are gehiago, urtean 12 bat milioiko defizita sortzen bada.

Sentimendua aipatu du Denonerrealak kanpainan zehar. Ez dut uste asmatu dutenik horretan. Hautagaitza honen atzean dauden jokalariak Miguel Santos bezain profesionalak izan dira eta Reala diru-iturri izan dute. Zaleek dugu sentimendua, urtero gure abonua ordaintzen dugunok, batez ere. Hori da sentimendua.

Ez dakit nork irabaziko duen. Somatzen da ere politikeroak hortxe daudela. Adibidez, Gipuzkoako EAJren bi sektoreen arteko lehia horrek izan du jarraipena hemen ere. GBBk utzi egin die afiliatuei nahi dutenen alde azaltzea, baina Joseba Egibarek Fuentesen esku utzi zituenean bere akzioak, agentzia bateko argazkilaria zegoen inguruan. Eta kasualitateak ez du horrelakoetan balio.

Ez naiz Anoetako Belodromoan egongo hilaren 30ean. Irunen bazkalduko dugu eta gero gizon-emakumez osaturiko alardea ikustera joango naiz. Donostiako Antzerki Ferian ibiltzeko asmoa ere badut, baina ez dakit denetara iritsiko naizen.

Santosen zenbait gauza ez zaizkit gustatzen, baina lider kementsua da gizona. Nire bost akzioak zerrendakide duen Edu Malagonen esku uzten ditut. Konfiantza ematen dit Eduk. Ondo ariko dela uste dut.

Ekainaren 30ean Realak irabaz dezala.

etiketak: Kirol harrikadak
Xabier Ando
Xabier Ando dio:
2005/06/29 15:36

Nik ere ezagutzen dut Edu Malagon. Emango nizkioke nire akzioak, berarekin fio bainaiz gotik behera. Baina Santos ezin dut tragatu, ezta Malagon zerrendakide izanda ere. Loperarekin zein ahozabalago den lehiatzeko balio izsngo du, beharbada. Baina, eta diru iturriak bilatzen? berak ez du eskarmenturik alor horretan (ez esan hitzik saskibaloiari buruz, ze hobe isilik egotea). Hemen ematen du inor autonomo izanda dirua egiten badu, sekulako gestorea dela. Bada Santos egundaino ez da bitartekaria baino izan, hitzontzia ez ezik. Irabazten badu, hala ere, kontsolamendu bat izango dut: alboan Malagon izango du. Ez dut ikusten Santos ondokoei jaramonik egiten, baina ziur nago Malagonek ez duela zikinkeriarik irentsiko. Edu, hau irakurtzen baduzu, hemen duzu nire apustua: ezetz jendillaje horrekin zuk urte bete baino gehiago iraun. Eskumuinak denoi.

Mathiasen kopilotua
Mathiasen kopilotua dio:
2005/06/30 11:37

Aupa Mikel,

Kristoren zalantzak izan ditut botoa eman ala ez. Azkenean Santosen taldeari eman dizkiot nire hiru akzioak, nagusiki Edu Malagon hor dagoelako.

Nik ere zera ikusi dut: Denonerreala behera etorri dela kanpaina aurrera joan ahala eta Santosen taldea, berriz, indartzen. Sentimenduaren kontuan, guztiz ados zurekin.

Santosek irabazten badu, ea Malagon jaunak agintaldi osoa irauten duen. Seinale ezinhobea izango da.

Edozein modutan, aupa Real!!!

Eta ondo ibili San Martzialetan!!!

eneko
eneko dio:
2005/07/01 01:48

Aupa Iturri. Dirudienez, beste Iturri bat (horrela deitzen genion eibarren) izango da azkenean lehendakari.

Langilea zen zelaian. Kudeaketan berdin jarraitzen badu, errealak eskertuko du, seguru.

Athletizale batek.

eneko
eneko dio:
2005/07/01 01:55

ah! eta zorionak! :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter