Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Soluzíyo habitazionálak

Soluzíyo habitazionálak

Mikel Iturria 2005/05/02 10:27

Oporretan buruan bueltaka ibili zaizkidan ideien artean Espainiako Etxebizitza Ministerioak duela zenbait aste jaurti zuen globo-sonda hura, 30 metro koadroko etxebizitzena izan da bat.

Iruditu zait demagogia asko egin dela kontu honekin (adibide gisa, El Mundo kazetak atera zuenean 77 metro koadroko bulegoa zuela Trujillo andereak). Egia da ere zeharka jarraitu ditudala notizia honen inguruan sortutakoak. Eta, gainera, ohiko komunikabidetan baino sarean jarraitu ditudala kontuok.

Ulertu dut gazteei zuzenduriko etxeak zirela, behin-behinekoak, alokairuan egongo direnak. Egia da ere botere publikoei beste zenbait neurri hartzea eskatu behar zaizkiela (ez galdetu niri zeintzuk), etxebizitzen prezioa merketzeko.

Duela ia 10 urte Parisen egon ginen, lagun batzuen etxean, 1996ko udaberrian oporretan. Ez naiz gogoratzen zein zen auzoaren zenbakia, baina bai erdigunean zegoela. Garai hartan 100.000 pezeta inguru (gaurko 600 euro) pagatzen zituen nire lagun bikoteak 25 metrora iristen ez zen pisuagatik: sukaldea, komuna, pasilloa eta logela-egongela.

Gu joan ginenean, astebetez etxe hartan 4 lagunek egiten genuen lo. Lagunak zintzoak direnez, beraien ohea utzi ziguten, haiek pasilloan lo egiten zuten bitartean.

Garai hartan txikitasun hark harritu ninduen. Ez nuen ulertzen nola pasa zezaketen ikasturtea pisu hartan. Gaur egun ez. 100.000 pezeta pagatzen zituztela idatzi dut: auskalo zenbat euro pagatu beharko diren gaur egunean antzeko baldintzak lortzeko Errepublikaren hiriburuan!

Gurea ez da Errepublika (izango da noizbait?), baina etxebizitzak lurrean baino Ratzinger-en eremuetan daude: Ministerioak-edo emandako azken datuek diote etxebizitzaren kostua % 15ean igo dela azken urtean.

Izen polita jarri dio Ministerioak behin-behineko etxe hauei, solución habitacional, jode! Izena euskaratzea ez da makala eta ez naiz saiatuko. Esan bezala, kanpoan egon naiz eta agian Berriakoek asmatu dute zer edo zer.

Nik Onddarbiko (Hondarribiako) arrantzale ohia imaginatu dut kalean hiriburu batera joan den semearekin edo honen lagun bati galdezka: "zer, arkittu dek soluzíyo habitazionála?"

etiketak: Harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter