Ondo egoten da oporretan
Aurreko mezuan esan bezala oporretan nago. Eta horrela jarraitzen dut mezu hau idazten dudanean. Pilak kargatu ditut Roses herrian dagoen Thalassa-Sport gunean. Ondo bazkaldu dugu aldamenean dagoen El Jabalí jatetxean. Leongoak dira jabeak eta etxeko janaria ematen dute.
Sant Jordi eguna Rambletan zehar pasa genuen. Goizez. Lorea Agirre Egunkariako kazetaria ikusi genuen Egunkariaren aldeko postuan. Plouen mentides liburua erosi eta sinatu zigun.
Ranblak jendez gainezka zeuden. Graciako taberna batean bazkaldu genuen. Plaça del Sol eta Plaça del Reloj-en hartu genituen zerbeza batzuk, Eusebiren eszenatoki naturaletan. Pena izan zen bera ez ikustea.
Badlands tabernan egin genuen sapatuko gaua. Lagunekin. Musika eta giro ona. Hurrengo eguna ere Bartzelonan pasa genuen eta autoa hartu genuen Roses herrira joateko.
Zeozer utzi beharko dut bueltan kontatzeko. Irakurritako liburuak, adibidez.
A zelako inbidia ematen didazun, nahiz eta hemen ere sekulako eguraldi ona dugun. Ondo aprobetxatu eta indartsu etorri!