Ari, ari, ari, Ratzi lehendakari!
Nik ere Gabiriaren moduan lehen irudia igo nahi dut blog honetara. Dena ondo ateraz gero, hemen azpian ikusiko duzue Benedicto XVI.aren argazkia.
Muntaia-edo Vendell-ena da.
Oso ona komentarioa: "Berak ez badu kanpainarik egiten, egin dezagun guk geuk". Ez du askoren beharrik izan, dena dela.
Armentiak aipatzen duelako izan dut marrazkiaren berri.
Euskaldunen lehendakaria nor izango den zehazteko arazoak dauden honetan, aukera ona izan daiteke Ratzingerekin kontatzea.
Portzierto, Armstrongek ez zuen beste egun aproposagorik bere erretiroaren berri emateko? Aita Santu (hitz egiteko modua da) honen izendapenak periodikuetatik aterako du estatubatuarra.
Aupa Iturri!
Ba, ez, Armstrongek ez zuen asmatu bere erretiroa iragartzeko eguna aukeratzerakoan.
Behin irakurri nuenez, Aldoux Huxley idazlea Kennedy tirokatu zuten egun berean hil zen. Hark ere ez zuen asmatu bere heriotzaren eguna aukeratzeko orduan. Behinik behin, bere familiartekoak ohartuko ziren...