Kurriloi bi
Argiñanoren hotel aitzinean ixzan da. Kurrilloia jardin ertzean lumak modu txarrean harrotuta, triste, ahalmen larregi barik, kantarik ez alde egiteko ahaleginik ere ez. Ni aldamenetik, pauso erdira pasatu eta ez-ta mugitu ere ez. Indarra, kemena falta. Beste bat neure moduan, petsatu dut. Hau duk madarikazioa! Elkarrekin, egoera medio, zerikusia ukan eta ezin elkarri berbarik egin, baina bai begirada. Ez da gutxi halakoetan, begiek eta begiradek zeharo esanguratsuak baitira, ikusgarri eta definitzaile, interpretatu barik "eta", kopulatiboa, egiten dute, zubia; horrela bihurtzen dira zubi-begiradak.Maiz horien falta, horien beharra eta premia sentitzen dugularik. Gero arte sakon eta sentikorra esanez agurtu dut beste kurrilloia eta honek aitzina jarritu du pasiadaren lehen mugura arte. Itzuleran begiratu dut baina ez dut ikusi. Non haiz jardineko kurrilloia, non hago. Hegoak ebakitzearenarekin ere izan dut akordua. Hainbat gai, egoera, gauza pentsamentu, konparaketa, elkar-batasun eta kasik sinbiosia, izan aditzarekin, zeinetatik libratzea, nahi izan arrren, ezizezkoa egiten zaigun, existentzia baita". Azken baten, izan aditz horrek esentzia; subjetuaren atributua damaigu.Hori da hori, aditz-kategoria eta gradua. Ez dago horrelakorik eguzakiaren azpian eta gutxiago añubian. "Marque, l'origine, la condition..."
Derive
Kriston Burrundaye
Gorputz erdia gerritik gora, tubuan sartuta, erdi bilusik, hasieran hots makalak baina laster, delako " variation continnue", Ravelen musikan lez. Baina, oinarrian, tik-tak lehuna batzutan, sendoagoa bestetan. Hala ere, jasangaitza sarritan, gehienetan hots sarkorra eta mailukada demasak bailiren. Prozesua eta zarata dela medio, Andreas Baader eta bere enparauekin egin zituzten aprobekin, bertoko-gureekin Auswich eta gisa horretako torturak jasan behar izan dituztenekin gogoratu naiz, nik solik ordu erdiz egon beharra ukan dudan arren. Ez da txantxetarakkoa, jakin arren denbora mugaturako dela. Deus ikusi ez, zuri kolorea duen tubu argiztatua, eta zarata, zenbait unetan arras gogorra eta, sorpresaz harrapatzen duenez, ikara ere une batzuetan sentitu egiten da. Kontua da delako Erresonantzia Magnetikoa egin didatela. Garbi dago burua hagitz sentsiblea dela eta heltzen zaion informazioa hor zentralizatzeaz gain, bertotik transmititzen duela sentitzen duen oro, dagokion lekura eta eragina duela gorputz osoan; bai horixe!
Urradurak eta beste.
Komunikabideen jokaeraz: Audientziaren preso/ ikuskizuna/ harridura...bultzatzen dute eten barik. Horregatik dena dihardugu ikuskizun eta espektakulua bihurtzen. Beste alde batetik, maxima, areagoena, potenteena, azken azkena, beti -ENA Horrek ikus-entzule-irakurlearengan menpekotasuna dependentzia sortzen du. Eta ondorioz askotan informazioa baino anekdotekiko menpekotasuna, alde batetik, eta, bestetik, gehiegizko informazio hori ligeritu ezina, informatibo gehiegi, zaparrada zaparradaren gainean, desinformatua egoteko. Horrek etsipena eta ezina, angustia sortzen du gehien bat arazoak, katastrofeak, istripuak gero eta handiagoak direlako: terremotoak biztanlegoaren kontzentrazioa medio, hurakanak mundu guztiak kostan bizi gura dugulako, teknikaren sofistikazioak zentral nuklearren inbentzioa ekarri digulako, gerrak beti krudelak dira baina orain ikusi egiten ditugu eta goseteak bezala ikuskizun dira. Garbi dago arazoak ez direla ezkutatu behar baina horien arrazoiak, zergatiak landu eta Orduan geure bizimodua konparatzera eta hobeagoa denez, konformatzera jotzen dugu. Hor topatzen dugu sosegua. Jakina helburua ez da kulpabilizatua bizitzea baina konpromezu etikoa, jarrera kritikoa izan beharra dago.
Bazterketa sozialaz: -Lanaren banaketari behingoz heldu egin behar zaio. -Oso komenigarritzat ikusten dot langabetuek sindikatuetan barrutik indarra egitea. Irrati honetan bertan atzo entzun nuen Belgikan, Suomi-Finlandian e. Abarreta langabetuan afiliazioa handia dela eta, ondorioz, sindikatuak lanean dihardutela. -Alemaniako aurreko Knatzilerrak erretreta 60 urterekin onartu egin zuen; Frantzian 35 orduko lanaldia onartu zen. Europan lantegiz-lantegiko negoziaketen bidez 35 orduko asteak finkatu ziren, baina hilabete batuenburuan, berriro ere atzera egindugu. Lantegi erraldoietan jendea kalera, soldaten jetsiera bestela ordu gehiago deslokalizazioa, eretreta-adin gorantza, prekarietatea...... -Gai hau dela eta, nik uste dot, politikari etikaren zerbitzuan jartzea eskatu behar diogula. Politikak arazo etikoak gainditzeko baliagarria izan behar du, bestela, maskarada hutsa da. Nik kritikoa izan gura dot: Alderdien sistemak gero eta gutxiago dihardu erantzuten gizartearen premia eta eskaerei. Azken datua Kataluniako hauteskundeetako abstentzioa dugu: itxuraz inoiz baino grina eta interesa eta, azkenean, inoiz baino abstentzio handiagoa - Nik uste dot ez dela nahikoa Ongizate gizarteari laguntzak eta asistentzia eskatzearekin. Baloreetan oinarritutako eskaerak egin behar zaizkio. Horri solidaritatean oinarritutako bizimodu kalitatea eta baliabide eta onuren banaketa orekatuagoa eskatu behar diogu. Bestela limosnaren logikan dihardugu eta hortik ez dator soluziorik. Gizakiak Nor dela sentitu behar du eta horren araberako portaera eduki eta bizi. - Ez da onargarria, datu zaharrak erabiliz, Europistasek urtebetean Bilbo-Behobia kudeatze arren 16 mila milioi baino gehiago irabaztea, BBVak 1000 mila milioi baino gehiago eta harro esatea gure herri eta auzoetan jendea txiro egoeran depresio eta integrazio-arazoekin bizitzea. - Azken urteotan pelotazoaren jokaera zabaldu da: laster, epe motzean aberastu beharra inori eta ezeri erreparatu barik. Horren aurrean jarrera etikoa ezinbestekoa da, iritzi publikoa manipulatua dago eta masa kritikoa nukleatzea gai baten inguruan oso zaila gertatzen da.Utopiarik gabeko egoera batean gaude eta utopia etiko orokorrik ez dugunez, merkatu-gizartea gailendu zaigu, boterea indartsuenaren eskuetan dagoelariki Hor, jakina, arrain handiak irensten du txikia. Foucaultek esan zuen moduan gure arazoa da la crise dan la tête. Daukagula. Hori gaindituz esan eta burrukatu desagun BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO ETA ETA BEHAR DUGULAKO, BESTELA GUREAK EGIN DU. Adibide gisa hor dugu etxebizitzaren kasua. Hainbeste etxebizitza libre eta berriak egin eta egin desarrolismoaren joera eta bidea espekulatzaien esku lagaz eta herri orotan lurrik hoberenak desmasiarako Bazterketa sozialaz: -Aurrez esandakoaren ondorioz zenbait egoera okertu eta gaiztotu egiten da: desberdinkeria sozialk areagotu, eta jendea integrazioari begira harrisku esparruetan sartzen du egoera zail horrek. -Egoera gaiztoak baztertuen 4. Mundua sortu duela esaten da. Hemen ere kategoriak egin ditugu. Baina, jakina, guk 1. munduan kokatu dugu geure burua. Desintegrazioa. -Txiro egoerak gatazka soziala bere gordintasunean erakusten digu: - Agresibitatea eta tentsioa, kale-indarkeri soziala, ez zuzenean eskaera politikoei lotua. Aipa Frantziako Hiri handietako arazoa. Eta hemen bertan ere, Europako indize txikienak izan arren, - Horrekin kriminalizazioa, zigorra, kartzela eta hor zirkulu horretan behin sartu ezkero jai dago. - Bazterketa kuantitatiboki gero eta handiagoa da kartzeletako poblazioa eten barik gora. Eta kualitatiboki Kartzeletako barne-bizitza gero eta okerragoa. Azken datua Iruñako eta Langraizko kartzelakoa, hiru gazte hil dira, preso politikosk kontatu barim egoera oso lazgarrietan. - modu horretan ez goaz inora: bizitza judizializatu, juzgaduak kasuz beteta, abokatuak lanez gainezka. Aparato judizialaren gehiegizko "erantzukizuna" eta erreferente bihurtzea ez da irtenbidea. Hori gizartea ondo ez dagoenaren sintoma nabarmena da. Hori gizartearen desintegrazioren ispilua eta politika-jardunaren soluzio eza da. - Horrek guztiak seguridadearen totema, obsesioa zabaldu du eta hor aurkitu du alderdi-sistemak diskurtsoa eta boto-kutxa, ia denak hauteskunde-makina bihurtuz Arazoen sustraira joan eta neurriak jarri beharrean, arazoak norberaren probetxurako erabili. Badakit, jakin batek baino gehiaogok apaizkeriatzat jokio dutela nire diskurtso hau, baina, sentitutako moduan idazteko premia ukan dut egun gris eta euritsu batean, barrenkoia, alegia.
Kaierara igorritako mezua
ESTATU-ARRAZOIA, DESPETAREN AITZAKIA BERE EGOA ETA ZAPALKETA-GAITZA BIDERATZEKO HONELA DIO:
L' ETAT C' EST MOI (LOUIS XIV.a ETA J. M. AZNAR) HIRITAR BEHARREAN SUBDITO NAHI GAITUZTE.
ERRALDOIAREN AURREAN: ELKARTASUNA ETA ERRESISTENTZIATIK, EUSTETIK, HERRITARREKIN GAUZAK BERE ON LOGIKORA EKARTZEKO ETA IRABAZTEKO KEMENA, ESTRATEGIA ETA ESPERANTZA BEHAR DIUGU.
"CONNAITRE PAR LA CAUSE EST LE SEUL MOYEN DE CONNAITRE L' ESSENCE" (SPINOZA)
"IL N'Y A DE SOLUTIONS, DE RAISON ET DE SCIENCE, QUE LOCALES". (MICHEL SERRES)
Aldartea, barrea, umorea eta gaitza.
Otsailaren 17ko Diarioi Mediko egunkarian (?), Entorno atalean, Fundazión Theodoka edo umeek ezagutzen duttenmoduan, Doctora Dorako Alberto Bartolomé Clow-ak artikulua eta José Ricarte Balearetako mediku eta Unibertsitateko irakasleari egindako elkarrizketa datoz. Bata zein bestea interesgarriagok, ez beharbada esaten dutena sekula entzun ez dugulako, baizik eta nork esten duen, zein mediotan eta zein garrantzi emanez eta zer azpimarratuz. Artikuluan, Bartolomék dio ospitalean dagoenak esperientzia traumatikoa bizi izaten egon litekeela eta ahal dela barrea egin eraginez gero, ospitaleko errutina hautsi eta beste giro batean murgiltzea oso lagungarri gerta dakiokeela. Azken baten, umoreak eta gaitzarekiko jarrera baikorrak, eragin zuzena baitauka osatzearekin. Baina bereizketa nabarmena egiten du helduen eta umeen artean. Izan ere, umeek sentitu egitenj dute eta clow-nek lortu egiten dute umeek euren aldartea kanbiatzea eta baikortzea. Doktoreakazpimarratutakoa. José Ricartek zera dio, Galenoren berbak ekarriz eta azpimarratuz: antzina antzinatik balorea eta garrantzia ematen zaiola, gaitzaren kontestuan, umoreari eta, adibidea jarriz dio, izaera malenkoniotsua duen emakumeak arrisku handiago duela bularreko minbizia harrapatzeko umoretsuak baino. Horrez gain, irakasle horrek dio denok egin behar dugula ahalegina, inongo zudur gorririk barik, umorea trasmititu eta zabaltzen gaitzak jota dagoenaren inguruan. Berarendako umorea kanpo jarrera baino, barne-jarrera moduan identifikatzen du, horrek, umorea, barrea eta aldarte baikorra transmititzen baitu, deus egin eta deus esateke. Amaitzeko azpimarratu du, gaur egun badirela delako clow-n therapy-ak baina bere ustez jarduera hori zerbait naturala eta ohikoa bilakazea da egokiena.
Pour une ethique problematik.
Garbi dago "mai 68" ondoren oraingo sasoiekin konparatuta, exitoa, marketinarekiko mendedura(tasunik ez baitu merezi)-imagina saltzia, norberak dioenarekin enamoratua egotea eta horretan klimaxa topatzea, pelotazua, aintzindaritza-konpetentzia eta horrelako kezka-estresen eta pentsakera eta diskurtsoaren ondoan, bestelako pentsakera, eztabaida eta munduaz eta bere martxaz, gizaki-jendarte eta beti ere perspektiba historiko eta posthistorikoak eta politikoak kontuak goguan, ahalegina egiten zen honako galdera que faire? egin eta erantzuna topatzeko. Horrek gura zuen esan teorian zein praktikan gauzak kuestionatu egiten zirela eta begirada sakonagoa eta luzeagoa zela, zorionez eta zorionerako, eta filosofia-geletan ikasle gehiago zegoela etika eta gisako kontzeptuen sakonera eta eragina lantzen. Horren gainean irakurri berri dut Kostas Axeloren sasoiko, 1972, Les Éditions de Minuit argitaletxeko Argumentes atalean, Pour une ëthique problematik liburu interesgarria, zeinetan, moralismo barik, dio etikak gobernatu beharko lukeela gure pentsamendu-jarrera eta ekimen-jarduera jainko eta ordezko ez-ulergarri eta praktika ezin egiten diren mitoetatik at. Era horretan etika problema bihurtzen da eta zer pentsatua ematen du gure baitan hartzen duelako ostatu. Que faire? Beraz, que faire? Galdera inoiz baino pemiazkoagoa dugu datorkigun mundu hiperteknifikatuan. Eta, giro horretan, etikak badauka lotura osasun fisko-somatikoarekin eta pentsamendu poetikoaren zabaltasunarekin, produkzio sozial eta transhistorikoarekin, era horretan bizitza poetikoak lugunduko digu eta, aipatu garai hiperteknifikatuan (kontura gaitezen zein urtetan idatzi zuen liburua, horrek ematen baitigu, arestian esandako moduan bere begiradaren sakonera zein luzeraren neurria) Ildo horretatik mundu tekinifikatuaren etika, onartutako joko-arauen konbinazioa eta horien transgresioa da. Jakina, horrela pertsonok munduaren espazio-denbora lerroan kokatu geharko genuke geure burua, joko txikien transgresio horiek joko handiaren norabidean baitoaz. Hala ere, arazoak bere horretan jarraituko du eta ez zaio aurre egingo. Izan ere, herritar arruntaren mundu menperatu batean, indibidualismo eta egoismo indibidualak, egoismo sozialaren eremu landuan kokatuko baita. Guzti horrek, neurosiak jota dagoen gure gizarte-jendartearen izaera primiboa zenbaterainokoa den galdetu beharko genioke geure buruari. Berak ez du zalantzarik galderaz galdera, etika problematikoak aurrera egingo duela bere horretan jarraituz, arlo simetriko eta osagarrien sintesiari neurria hartuz. Horretarako, modu baikorrez, hala esan baliteke, amaitu dezadan, maiuskulaz esan-egindako etika eta politikaren arteko uztartzea behar beharrezkoa dela aitortzen digu Kostas Axelosek, amaiera bako meditazioetan sartu barik, filosofia moralista alde batera lagata, eta egin beharrekoa aszetismo etahedonismo hutsaren eskuetan utzi barik. Hori guztia, 1972an idatzia, goian aipatutako gizarte-jendarte angustiatu eta neurotikoa gainditzeko.
Olerki bukolikoa
Otsailaren 14aren oihartzuna aitzaki, Urdanetatik Altzolara maiteminez, entzun-ikusmen sinbologia batera eginez, olerki guraria buruan trabes. Kantuan kurriloi, txantxagorri, txonta, mirigarro, burubeltz eskilarazo, zozo eta txepetx. Bertatik bertara doinu atseginez. Urrunago eta gertu zapelaitz, bele ta oilar, gurari kantua ta kukurrukua zerbaiten eskaera ahaleginez? Orrua ta beste, behi, ardi ta hauntzen jan-sintonia armonian ohi lez. Horren guztiaren testigu-lekuko, egurats lauso, Oteizaren grisez, Txatxarro, Santa Grazi, zein Erlok lerro nabarmenik erakutsi bez. Naturaren inpresionismo bukoliko sentitua duzu, deskripzio metaforikoa ordez. Kanpo ta barnea elkartuz, halabeharrez, Bolkestein lege madarikatuak, egunari dagokion dualismoa azalduz berez.
Euskaria show.
Antxon Narbaizak eibartar filologo ezagunak bere ikerketa-biharrak egitteko txiñurri moduarekin, isilik eta artxibo, hemeroteka eta bibliografia erabilliz, barriro ere beste liburu interesgarrixa eskindu desku. Oraingua Alberdania editorialian, dakan ironia erabilliz, jarrittako tituluakin: Euskaria show . Ez jako arrazoirik falta, hizkuntza kontuetan behintzat. Euskeriak denboran zihar bidia egitteko, euki dittuan eragozpenak era askotakuak izan dira. Eta, Antxonek, hori demostratzen desku pruebak eta ejenpluak ekarriz, biktimista izateko tika alde batera lagata, ejenpluak eta argibidiak emonez. Bere lan diakroniko horretan ez dago dudarik. Euskeriak jasan dittuan eraso eta jarri jakosen eragozpenak, pentsakera bardiñaren arlotik etorri dira eta datoz. Hórrena bai transmisiñua ez guria! Ikusi. Serafin Barojak, 1897an: el vascuence puede compararse á un piano en el que faltan ciertas notas intermedias. Eta, erregular, horren onduan kastellanuaren aberastasuna eta apologia eginez eta euskaldun ele bakarrak atzeratu deituz, Españan iñun baiño elebakar gehixago dagonian, zein ete ignorantiagua! Euskalduna gitxienez elebiduna bihurtu danian. Beste perla bat. Enrique Francisco, madrildar-tolosar-eibartar sinfikalista sozialistaren berbak: euskara integrismoaren babesa da. Azken boladakorik danon ahotan dagozenez ez dot aittatuko. Bakarrik, Darwinen arrain haundixa bihurtuz, Jon Juaristi ilustriaren bat: no cabe concebir otro destino para las pequeñas lenguas que el de los ríos de Manrique: el "se acabar y consumir". Zer esan Sanzen, Nafarroa Ezzzzz horren gaiñian? Zenbat ahalegin inutilidadia eta gitxiespena zabaltzeko, unibersalismo partikularraren izenian, jakiña. Lehen eta orain, bardin: Zeinen estimu gutxi dioten hizkuntza baten unibertsoari! diño Antxonek.
Artikulu hau Eta Kitto Eibarko astekarian agertu da.
Hara-kiria?. Bai, erregular!
Hil honetako 8an artikulu oso interesgarria argitaratu da Iparraldeko Le Journal du Pays Basque kazetak, Gabrielle Grenz-ek sinatuta, honako izenburupean: "Le modéle économique occidental va mener le monde á sa perte". Eta horren azpian azpi izenburua:"Le modéle de production actuel (voitures, proits jetables... met a planéte en danger". Edukia lantzeko Gabrielle Grennzek Lester Brownek, Wahingtongo Earth policy Institutuko presidenteak, idatzi duen azken liburua "Plan B 2 pour sauver une planète stresée et une civilisation en danger" dio mendebaldeko eredu ekonomikoak, zein energia iturri fosilizatuen oinarritua dagoen eta automobilaren eta "konsumitu eta bota" produktuetan, ez duela funtzionatuko Txinan, eta ez-ta ere Indian, zeinetan biztanlegoa 2031n Txinakoa baino handiagoa izango den. Benetan Ipar Amerikarrak era horretako gaiak landu eta argitaratzen badihardute, eta, gainera, ez edozeinek baizik informazio eta datuak dituen norbaitek, zerbait esanguratsua, serioa eta kezkagarria gertatzen diharduela esango nuke. Klima-aldaketari dagokionez, bere ustez non-retour mailan egon gintezke. Irtenbide moduan, eta laster egiteko, ekonomia berregituratu egin behar dela dio, gure zibilizazioari eusteko, pobrezia gainditu eta gune naturalak berreskuratu, bere "Plan B"an dioen moduan. Txinan ere gehiegizko energia-kontsumoaz jabetuta daude eta ingurugiroa babestu beharrak kolore politikoa hartu ei du, aldaketak egikaritu behar dituztela onartuz. Lester Brownwk ez dauka zalantzarik, hemendik aurrera nergia berriztagarrien bidea, modu ineligentean landu behar direla. Ez dago txarto irtenbideen arloan dioena, baina Txino eta indiarrek onertuko ote dute, mendebaldeak planeta izorratu dugunean, eurek guk adina pofitatu barik? Bestalde, esan dezadan Kaliforniako Arnold.....gobernadoreak ere, Kiotoko konpromezuak kontuan hartu beharko direla eta hemendik urte batzuetara ikerketak egin eta zenbait ekimen garatzen hasi. Ea bada, hara-kiri sasoia heldu baino lehen non-retour hori sahiesterik dagoen. Egoerarekiko zalantzak gero eta urriagoak diren honetan, eta mundializazioak kezka emendatu duenean.
Euskararen klonazioak ez ote dauka etenik?
Berben klonazioaren ideia hori Ibon Sarasolari jaso diot Orotariko Hiztegiaren aurkezpenaren inguruan eta, egia esan, arras interesgarria begittandu zait kontzeptua. Izan ere, arrain handiaren erreferentziara, espainerara, lasterregi, erreparo barik eta gure tradizioa eta sortzaile gaitasuna alde batera lagata. Hiizkuntz komisarioa izan nahi barik, ez orduan ez orain, duela urtebete inguru, Argia astekarian egin nuen artikuluan nire kexua azaldu nuen euskara maila konpetente samarra dugun euskaldunok, muntaia poliziala, putxerazua, lintxamendua eta gisa horretako berbak, errazkeriaz, txertatzen ditugu eta, gure jardueran. Badira, hala ere beste batzuk azken bolada honetan nagusitzen dihardutenak. Hala nola, planteatu, prekarietatea, desalojoa, atentzioa deitu, esate baterako.Erabilera desegoki horrek, neurri batean, alferkeria eta, sarritan, euskaraz gero eta gutxiago pentsatzen dugula adierazten duelakoan nago. Eta, horrez gain, sentsibilitate falta eta arestian aipatutako aldagai eragileak kontuan ez hartzea. Gainera, asko errepikatzen direnez zabalkundea samure eta abiadan egiten da, zuzenketa eta berbideratzea ezinezkoa egiten delarik. Insumisio hitzarekin gertatuak jakitera ematen digunez. Horrek guztiak, demaseko eragina dauka hizkuntzaren kalitatean, menpekotasun horrek espekulazioetan jarduteko eukera ematen baitiete, maiz, kritika erreaktibo zaleei. Beste alde batetik, Sarasola berari entzuna diot, modu horretan jarduten dugun neurrian euskalki nagisi bi dihardugula sortzen Hego aldekoa eta Iparraldeko. Horren harira, gogoratzen dut Itxaro Bordak, bere ezaugarrietakoa den ironia fina erabiliz, hitzaldi batean zelan esan zuen, planteatu berba ez zela ulertzen Iparraldean eta bere esanahiaz jabetu arte plan hitzarekin lotua zegolea uste zuela. Beraz, argi dago, hizkuntzak dituen funts hitzak, lexikoa, klonatzen dihardugula eta baita ere funtzio hitzak; esaterako si berak esan dit ez etortzeko esaldiaren antzekak takian potian entzuten baititugu. Nahiz eta hauek beste era bateko hiztunekin egon lotuta. Sarrionaindiak hitzenondo ezaren gainean hainbat gauza esan ditu eta, duela gutxi Egañari irakurri diot, euskara okerrena egiten ez dena dela. Hala da zalantza barik, baina euskaldun konpetenteok erreferente garen edo bihurtzen garenez, erreparo gehiago izan beharko genuke. Bestela egin dezagun aproba ea zenbat denbora garen gai berbetan jarduteko, gaiak planteatu eta atentzioa deitu gabe. Esandako guztiaz gain, bada beste era bateko klonazioa. Behi eroen kasua gertatu arte txuleta txuletoia bihurtu zaigu eta litrona boteiloia, gauza berdinak ez diren arren. Horrek arrain handiaren eta bere komunikabideen eragina adierazten du.