Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / Urradurak eta beste.

Urradurak eta beste.

Fernando 2006/03/05 04:02

Komunikabideen jokaeraz: Audientziaren preso/ ikuskizuna/ harridura...bultzatzen dute eten barik. Horregatik dena dihardugu ikuskizun eta espektakulua bihurtzen. Beste alde batetik, maxima, areagoena, potenteena, azken azkena, beti -ENA Horrek ikus-entzule-irakurlearengan menpekotasuna dependentzia sortzen du. Eta ondorioz askotan informazioa baino anekdotekiko menpekotasuna, alde batetik, eta, bestetik, gehiegizko informazio hori ligeritu ezina, informatibo gehiegi, zaparrada zaparradaren gainean, desinformatua egoteko. Horrek etsipena eta ezina, angustia sortzen du gehien bat arazoak, katastrofeak, istripuak gero eta handiagoak direlako: terremotoak biztanlegoaren kontzentrazioa medio, hurakanak mundu guztiak kostan bizi gura dugulako, teknikaren sofistikazioak zentral nuklearren inbentzioa ekarri digulako, gerrak beti krudelak dira baina orain ikusi egiten ditugu eta goseteak bezala ikuskizun dira. Garbi dago arazoak ez direla ezkutatu behar baina horien arrazoiak, zergatiak landu eta Orduan geure bizimodua konparatzera eta hobeagoa denez, konformatzera jotzen dugu. Hor topatzen dugu sosegua. Jakina helburua ez da kulpabilizatua bizitzea baina konpromezu etikoa, jarrera kritikoa izan beharra dago.

Bazterketa sozialaz: -Lanaren banaketari behingoz heldu egin behar zaio. -Oso komenigarritzat ikusten dot langabetuek sindikatuetan barrutik indarra egitea. Irrati honetan bertan atzo entzun nuen Belgikan, Suomi-Finlandian e. Abarreta langabetuan afiliazioa handia dela eta, ondorioz, sindikatuak lanean dihardutela. -Alemaniako aurreko Knatzilerrak erretreta 60 urterekin onartu egin zuen; Frantzian 35 orduko lanaldia onartu zen. Europan lantegiz-lantegiko negoziaketen bidez 35 orduko asteak finkatu ziren, baina hilabete batuenburuan, berriro ere atzera egindugu. Lantegi erraldoietan jendea kalera, soldaten jetsiera bestela ordu gehiago deslokalizazioa, eretreta-adin gorantza, prekarietatea...... -Gai hau dela eta, nik uste dot, politikari etikaren zerbitzuan jartzea eskatu behar diogula. Politikak arazo etikoak gainditzeko baliagarria izan behar du, bestela, maskarada hutsa da. Nik kritikoa izan gura dot: Alderdien sistemak gero eta gutxiago dihardu erantzuten gizartearen premia eta eskaerei. Azken datua Kataluniako hauteskundeetako abstentzioa dugu: itxuraz inoiz baino grina eta interesa eta, azkenean, inoiz baino abstentzio handiagoa - Nik uste dot ez dela nahikoa Ongizate gizarteari laguntzak eta asistentzia eskatzearekin. Baloreetan oinarritutako eskaerak egin behar zaizkio. Horri solidaritatean oinarritutako bizimodu kalitatea eta baliabide eta onuren banaketa orekatuagoa eskatu behar diogu. Bestela limosnaren logikan dihardugu eta hortik ez dator soluziorik. Gizakiak Nor dela sentitu behar du eta horren araberako portaera eduki eta bizi. - Ez da onargarria, datu zaharrak erabiliz, Europistasek urtebetean Bilbo-Behobia kudeatze arren 16 mila milioi baino gehiago irabaztea, BBVak 1000 mila milioi baino gehiago eta harro esatea gure herri eta auzoetan jendea txiro egoeran depresio eta integrazio-arazoekin bizitzea. - Azken urteotan pelotazoaren jokaera zabaldu da: laster, epe motzean aberastu beharra inori eta ezeri erreparatu barik. Horren aurrean jarrera etikoa ezinbestekoa da, iritzi publikoa manipulatua dago eta masa kritikoa nukleatzea gai baten inguruan oso zaila gertatzen da.Utopiarik gabeko egoera batean gaude eta utopia etiko orokorrik ez dugunez, merkatu-gizartea gailendu zaigu, boterea indartsuenaren eskuetan dagoelariki Hor, jakina, arrain handiak irensten du txikia. Foucaultek esan zuen moduan gure arazoa da “la crise dan la tête”. Daukagula. Hori gaindituz esan eta burrukatu desagun BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO ETA ETA BEHAR DUGULAKO, BESTELA GUREAK EGIN DU. Adibide gisa hor dugu etxebizitzaren kasua. Hainbeste etxebizitza libre eta berriak egin eta egin desarrolismoaren joera eta bidea espekulatzaien esku lagaz eta herri orotan lurrik hoberenak desmasiarako Bazterketa sozialaz: -Aurrez esandakoaren ondorioz zenbait egoera okertu eta gaiztotu egiten da: desberdinkeria sozialk areagotu, eta jendea integrazioari begira harrisku esparruetan sartzen du egoera zail horrek. -Egoera gaiztoak baztertuen 4. Mundua sortu duela esaten da. Hemen ere kategoriak egin ditugu. Baina, jakina, guk 1. munduan kokatu dugu geure burua. Desintegrazioa. -Txiro egoerak gatazka soziala bere gordintasunean erakusten digu: - Agresibitatea eta tentsioa, kale-indarkeri soziala, ez zuzenean eskaera politikoei lotua. Aipa Frantziako Hiri handietako arazoa. Eta hemen bertan ere, Europako indize txikienak izan arren, - Horrekin kriminalizazioa, zigorra, kartzela eta hor zirkulu horretan behin sartu ezkero jai dago. - Bazterketa kuantitatiboki gero eta handiagoa da kartzeletako poblazioa eten barik gora. Eta kualitatiboki Kartzeletako barne-bizitza gero eta okerragoa. Azken datua Iruñako eta Langraizko kartzelakoa, hiru gazte hil dira, preso politikosk kontatu barim egoera oso lazgarrietan. - modu horretan ez goaz inora: bizitza judizializatu, juzgaduak kasuz beteta, abokatuak lanez gainezka. Aparato judizialaren gehiegizko "erantzukizuna" eta erreferente bihurtzea ez da irtenbidea. Hori gizartea ondo ez dagoenaren sintoma nabarmena da. Hori gizartearen desintegrazioren ispilua eta politika-jardunaren soluzio eza da. - Horrek guztiak seguridadearen totema, obsesioa zabaldu du eta hor aurkitu du alderdi-sistemak diskurtsoa eta boto-kutxa, ia denak hauteskunde-makina bihurtuz Arazoen sustraira joan eta neurriak jarri beharrean, arazoak norberaren probetxurako erabili. Badakit, jakin batek baino gehiaogok apaizkeriatzat jokio dutela nire diskurtso hau, baina, sentitutako moduan idazteko premia ukan dut egun gris eta euritsu batean, barrenkoia, alegia.

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: