Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / Euskaria show.

Euskaria show.

Fernando 2006/01/24 04:02

Antxon Narbaizak eibartar filologo ezagunak bere ikerketa-biharrak egitteko txiñurri moduarekin, isilik eta artxibo, hemeroteka eta bibliografia erabilliz, barriro ere beste liburu interesgarrixa eskindu desku. Oraingua Alberdania editorialian, dakan ironia erabilliz, jarrittako tituluakin: Euskaria show . Ez jako arrazoirik falta, hizkuntza kontuetan behintzat. Euskeriak denboran zihar bidia egitteko, euki dittuan eragozpenak era askotakuak izan dira. Eta, Antxonek, hori demostratzen desku pruebak eta ejenpluak ekarriz, biktimista izateko tika alde batera lagata, ejenpluak eta argibidiak emonez. Bere lan diakroniko horretan ez dago dudarik. Euskeriak jasan dittuan eraso eta jarri jakosen eragozpenak, pentsakera bardiñaren arlotik etorri dira eta datoz. Hórrena bai transmisiñua ez guria! Ikusi. Serafin Barojak, 1897an: el vascuence puede compararse á un piano en el que faltan ciertas notas intermedias. Eta, erregular, horren onduan kastellanuaren aberastasuna eta apologia eginez eta euskaldun ele bakarrak atzeratu deituz, Españan iñun baiño elebakar gehixago dagonian, zein ete ignorantiagua! Euskalduna gitxienez elebiduna bihurtu danian. Beste perla bat. Enrique Francisco, madrildar-tolosar-eibartar sinfikalista sozialistaren berbak: euskara integrismoaren babesa da. Azken boladakorik danon ahotan dagozenez ez dot aittatuko. Bakarrik, Darwinen arrain haundixa bihurtuz, Jon Juaristi ilustriaren bat: no cabe concebir otro destino para las pequeñas lenguas que el de los ríos de Manrique: el "se acabar y consumir". Zer esan Sanzen, Nafarroa Ezzzzz horren gaiñian? Zenbat ahalegin inutilidadia eta gitxiespena zabaltzeko, unibersalismo partikularraren izenian, jakiña. Lehen eta orain, bardin: Zeinen estimu gutxi dioten hizkuntza baten unibertsoari! diño Antxonek.

Artikulu hau Eta Kitto Eibarko astekarian agertu da.

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: