Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / Aldartea, barrea, umorea eta gaitza.

Aldartea, barrea, umorea eta gaitza.

Fernando 2006/02/25 04:02

Otsailaren 17ko Diarioi Mediko egunkarian (?), Entorno atalean, Fundazión Theodoka edo umeek ezagutzen duttenmoduan, Doctora Dorako Alberto Bartolomé Clow-ak artikulua eta José Ricarte Balearetako mediku eta Unibertsitateko irakasleari egindako elkarrizketa datoz. Bata zein bestea interesgarriagok, ez beharbada esaten dutena sekula entzun ez dugulako, baizik eta nork esten duen, zein mediotan eta zein garrantzi emanez eta zer azpimarratuz. Artikuluan, Bartolomék dio ospitalean dagoenak esperientzia traumatikoa bizi izaten egon litekeela eta ahal dela barrea egin eraginez gero, ospitaleko errutina hautsi eta beste giro batean murgiltzea oso lagungarri gerta dakiokeela. Azken baten, umoreak eta gaitzarekiko jarrera baikorrak, eragin zuzena baitauka osatzearekin. Baina bereizketa nabarmena egiten du helduen eta umeen artean. Izan ere, umeek sentitu egitenj dute eta clow-nek lortu egiten dute umeek euren aldartea kanbiatzea eta baikortzea. Doktoreakazpimarratutakoa. José Ricartek zera dio, Galenoren berbak ekarriz eta azpimarratuz: antzina antzinatik balorea eta garrantzia ematen zaiola, gaitzaren kontestuan, umoreari eta, adibidea jarriz dio, izaera malenkoniotsua duen emakumeak arrisku handiago duela bularreko minbizia harrapatzeko umoretsuak baino. Horrez gain, irakasle horrek dio denok egin behar dugula ahalegina, inongo zudur gorririk barik, umorea trasmititu eta zabaltzen gaitzak jota dagoenaren inguruan. Berarendako umorea kanpo jarrera baino, barne-jarrera moduan identifikatzen du, horrek, umorea, barrea eta aldarte baikorra transmititzen baitu, deus egin eta deus esateke. Amaitzeko azpimarratu du, gaur egun badirela delako clow-n therapy-ak baina bere ustez jarduera hori zerbait naturala eta ohikoa bilakazea da egokiena.

etiketak: Gogoetak
pittin
pittin dio:
2006/04/03 13:22

Aupa hi¡ ze eingoajuk ba, egualdi earra daola ta aurrea bolie¡ Literatur emari onakin habilela ikusten diat eta segi horrela. eongo gatxik¡¡¡ gero arte¡¡¡

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: