Kriston Burrundaye
Gorputz erdia gerritik gora, tubuan sartuta, erdi bilusik, hasieran hots makalak baina laster, delako " variation continnue", Ravelen musikan lez. Baina, oinarrian, tik-tak lehuna batzutan, sendoagoa bestetan. Hala ere, jasangaitza sarritan, gehienetan hots sarkorra eta mailukada demasak bailiren. Prozesua eta zarata dela medio, Andreas Baader eta bere enparauekin egin zituzten aprobekin, bertoko-gureekin Auswich eta gisa horretako torturak jasan behar izan dituztenekin gogoratu naiz, nik solik ordu erdiz egon beharra ukan dudan arren. Ez da txantxetarakkoa, jakin arren denbora mugaturako dela. Deus ikusi ez, zuri kolorea duen tubu argiztatua, eta zarata, zenbait unetan arras gogorra eta, sorpresaz harrapatzen duenez, ikara ere une batzuetan sentitu egiten da. Kontua da delako Erresonantzia Magnetikoa egin didatela. Garbi dago burua hagitz sentsiblea dela eta heltzen zaion informazioa hor zentralizatzeaz gain, bertotik transmititzen duela sentitzen duen oro, dagokion lekura eta eragina duela gorputz osoan; bai horixe!