Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Kurriloi bi

Fernando 2006/03/06 04:02

Argiñanoren hotel aitzinean ixzan da. Kurrilloia jardin ertzean lumak modu txarrean harrotuta, triste, ahalmen larregi barik, kantarik ez alde egiteko ahaleginik ere ez. Ni aldamenetik, pauso erdira pasatu eta ez-ta mugitu ere ez. Indarra, kemena falta. Beste bat neure moduan, petsatu dut. Hau duk madarikazioa! Elkarrekin, egoera medio, zerikusia ukan eta ezin elkarri berbarik egin, baina bai begirada. Ez da gutxi halakoetan, begiek eta begiradek zeharo esanguratsuak baitira, ikusgarri eta definitzaile, interpretatu barik "eta", kopulatiboa, egiten dute, zubia; horrela bihurtzen dira zubi-begiradak.Maiz horien falta, horien beharra eta premia sentitzen dugularik. Gero arte sakon eta sentikorra esanez agurtu dut beste kurrilloia eta honek aitzina jarritu du pasiadaren lehen mugura arte. Itzuleran begiratu dut baina ez dut ikusi. Non haiz jardineko kurrilloia, non hago. Hegoak ebakitzearenarekin ere izan dut akordua. Hainbat gai, egoera, gauza pentsamentu, konparaketa, elkar-batasun eta kasik sinbiosia, izan aditzarekin, zeinetatik libratzea, nahi izan arrren, ezizezkoa egiten zaigun, existentzia baita". Azken baten, izan aditz horrek esentzia; subjetuaren atributua damaigu.Hori da hori, aditz-kategoria eta gradua. Ez dago horrelakorik eguzakiaren azpian eta gutxiago añubian. "Marque, l'origine, la condition..."

Derive

etiketak: Gogoetak
edu
edu dio:
2006/07/12 01:09

Irakasle izan nuen Fernando Alfa eskolan txikitan, ikastola ez zeneko garaian. Nire lehen euskara irakaslea izan zen. Harritu egin ninduen bere bizar luzeak. Ez nuen halakorik inoiz ikusi irakasleen artean. Are gehiago harritu ninduen Sorbonatik, Paristik, zetorrela, kantako musikaria bezala. Jakin-minez entzuten nituen Fernandoren inguruko kondaira urbanoak, batez ere, Tunisiatik ekarritako tximino bat etxean zuela zioen hura. Ez dut inoiz jakin kondaira egiazkoa ote zen, eta ez dakit inoiz jakingo dudan Fernandok etxean tximu bat benetan ote zuen.

Baina gehien txunditu ninduena zera izan zen. Francoren argazkia paretatik kendu berria zuen gela hartan erakutsi zigun mapa, Donibane Garazi, Maule eta halako leku exotikoak agertzen zituena. Eskerrik asko Fernandori denagatik. Uste dut oraindik noizean behin gogora etortzen zaidan txikitako irakasle bakarra dela. Besteak ahaztea erabaki dut, antza.

Eskerrik asko, Fernando Sorbonarengatik, tximinoarengatik eta Maulerengatik. Gauza bat botako diot heriotzari aurpegira. Astakeriaren bat botatzen nionean FERNANDOk erantzuten zidan gauza berbera:

Apostrophe!!!

edu
edu dio:
2006/07/12 01:07

Irakasle izan nuen Fernando Alfa eskolan txikitan, ikastola ez zeneko garaian. Nire lehen euskara irakaslea izan zen. Harritu egin ninduen bere bizar luzeak. Ez nuen halakorik inoiz ikusi irakasleen artean. Are gehiago harritu ninduen Sorbonatik, Paristik, zetorrela, kantako musikaria bezala. Jakin-minez entzuten nituen Fernandoren inguruko kondaira urbanoak, batez ere, Tunisiatik ekarritako tximino bat etxean zuela zioen hura. Ez dut inoiz jakin kondaira egiazkoa ote zen, eta ez dakit inoiz jakingo dudan Fernandok etxean tximu bat benetan ote zuen.

Baina gehien txunditu ninduena zera izan zen. Francoren argazkia paretatik kendu berria zuen gela hartan erakutsi zigun mapa, Donibane Garazi, Maule eta halako leku exotikoak agertzen zituena. Eskerrik asko Fernandori denagatik. Uste dut oraindik noizean behin gogora etortzen zaidan txikitako irakasle bakarra dela. Besteak ahaztea erabaki dut, antza.

Eskerrik asko, Fernando Sorbonarengatik, tximinoarengatik eta Maulerengatik. Gauza bat botako diot heriotzari aurpegira, astakeriaren bat botatzen nionean erantzuten zidan gauza berbera:

Apostrophe!!!

Luistxo
Luistxo dio:
2006/07/13 12:49

zelako epotafio ona, Apostrophe! eskerrik asko, eli, edu, edo simon basamartuko hori.

Ainhize Muniozguren Ibarguren
Ainhize Muniozguren Ibarguren dio:
2014/03/06 07:47

-keriatik -tasunera


Zortzi urte izango dira gaur aitak blog honetan azken aldiz idatzi zuenetik. Eta galdetuko duzue, zergatik orain, zergatik 8 urte igaro direnean? Nork daki, nik ez behintzat. Egia da 8a gogoko dudan zenbakia dela, aurten 28 urte egingo ditudala...

Ez da idatzi honen helburua nire aitaren inguruan hitz egitea. Sobera hitz egin zuen berak bere ahotik bizi izan zen 55 urteetan.

Baina badut nolabait berak hasitakoari jarraipena emateko nahia, bere azken burutazioak zuekin partekatzeko nahia.

Gogoan dut bere bizitzako azken egunetan, ospitalean ingresatua zegoenean, ordenagailua eramateko eskatu zidala goiz batean. Gela huts batean plantatu ninduen eta artikulu bat idatzi nahi zuela esan. Berak idatzi ezin zuenez gaixotasunaren ondorioz zuen paralisi fisikoaren ondorioz, nik tekleatuko nuela agidu zidan. Nik baietz esan nion noski, ezagutu zenutenok badakizue benetan zaila zela aitari ezetz esaterik.

Ez ginen artikulua idaztera heldu. Ez dut gogoan zein izan zen arrazoia. Jakitera, gosea sartuko zitzaigun akaso, edo paseatzeko gogoa, edo norbait sartuko zen gelan...

Baina ondorengo zortzi urteetan askorako balio izan didan izenburu bat idaztera heldu ginen. Ordenagailu portatilean oraindik gordea dut dokumentu zuria, esaldi bakar bat duena negritaz. “-keriatik -tasunera”

Hasieran bi atzizki besterik ez zitzaizkidan iruditu, garrantziarik eman ez nion hitz joko bat. Gerora ordea konturatu naiz bi atzizkik baino gehiago adierazten dutela hitzok.

Ziur naiz inoiz idatzi hura amaitu izan balu blog honetan partekatuko lukeela irakurle guztiokin. Nik, idazki hori idatziko ez badut ere, hona izenburua, eta idatz dezagun denon artean zuriz geratu zena.


Ainhize Muniozguren Ibarguren
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: