Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / Pour une ethique problematik.

Pour une ethique problematik.

Fernando 2006/02/22 04:04

Garbi dago "mai 68" ondoren oraingo sasoiekin konparatuta, exitoa, marketinarekiko mendedura(tasunik ez baitu merezi)-imagina saltzia, norberak dioenarekin enamoratua egotea eta horretan klimaxa topatzea, pelotazua, aintzindaritza-konpetentzia eta horrelako kezka-estresen eta pentsakera eta diskurtsoaren ondoan, bestelako pentsakera, eztabaida eta munduaz eta bere martxaz, gizaki-jendarte eta beti ere perspektiba historiko eta posthistorikoak eta politikoak kontuak goguan, ahalegina egiten zen honako galdera que faire? egin eta erantzuna topatzeko. Horrek gura zuen esan teorian zein praktikan gauzak kuestionatu egiten zirela eta begirada sakonagoa eta luzeagoa zela, zorionez eta zorionerako, eta filosofia-geletan ikasle gehiago zegoela etika eta gisako kontzeptuen sakonera eta eragina lantzen. Horren gainean irakurri berri dut Kostas Axeloren sasoiko, 1972, Les Éditions de Minuit argitaletxeko Argumentes atalean, Pour une ëthique problematik liburu interesgarria, zeinetan, moralismo barik, dio etikak gobernatu beharko lukeela gure pentsamendu-jarrera eta ekimen-jarduera jainko eta ordezko ez-ulergarri eta praktika ezin egiten diren mitoetatik at. Era horretan etika problema bihurtzen da eta zer pentsatua ematen du gure baitan hartzen duelako ostatu. Que faire? Beraz, que faire? Galdera inoiz baino pemiazkoagoa dugu datorkigun mundu hiperteknifikatuan. Eta, giro horretan, etikak badauka lotura osasun fisko-somatikoarekin eta pentsamendu poetikoaren zabaltasunarekin, produkzio sozial eta transhistorikoarekin, era horretan bizitza poetikoak lugunduko digu eta, aipatu garai hiperteknifikatuan (kontura gaitezen zein urtetan idatzi zuen liburua, horrek ematen baitigu, arestian esandako moduan bere begiradaren sakonera zein luzeraren neurria) Ildo horretatik mundu tekinifikatuaren etika, onartutako joko-arauen konbinazioa eta horien transgresioa da. Jakina, horrela pertsonok munduaren espazio-denbora lerroan kokatu geharko genuke geure burua, joko txikien transgresio horiek joko handiaren norabidean baitoaz. Hala ere, arazoak bere horretan jarraituko du eta ez zaio aurre egingo. Izan ere, herritar arruntaren mundu menperatu batean, indibidualismo eta egoismo indibidualak, egoismo sozialaren eremu landuan kokatuko baita. Guzti horrek, neurosiak jota dagoen gure gizarte-jendartearen izaera primiboa zenbaterainokoa den galdetu beharko genioke geure buruari. Berak ez du zalantzarik galderaz galdera, etika problematikoak aurrera egingo duela bere horretan jarraituz, arlo simetriko eta osagarrien sintesiari neurria hartuz. Horretarako, modu baikorrez, hala esan baliteke, amaitu dezadan, maiuskulaz esan-egindako etika eta politikaren arteko uztartzea behar beharrezkoa dela aitortzen digu Kostas Axelosek, amaiera bako meditazioetan sartu barik, filosofia moralista alde batera lagata, eta egin beharrekoa aszetismo etahedonismo hutsaren eskuetan utzi barik. Hori guztia, 1972an idatzia, goian aipatutako gizarte-jendarte angustiatu eta neurotikoa gainditzeko.

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: