Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zientzia eta soldata

Zientzia eta soldata

Amatiño 2008/04/02 18:14
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoak badu zertaz harrotu azken urteotan ikerkuntza eta garapenaz egindako aurrerapenaz. Hutsaren hurrengo izatetik Estatu espainiarreko buruetako bat izatera pasatu gara. Hala ere, datuok desoreka nabarmena ezkutatzen dute.

Hau da, inbertsio pribatua publikoa baino dezente gehiago ahalegindu da; Hezkuntza arloak ez du Industriakoak bezainbateko urratsik jorratu; Hezkuntzaren barruan, unibertsitatean ez da eskolan beste inbertitu; eta euskal teknologia merkatuaren puntaren puntan ari den arren, euskal zientzia zeharo apala da.

Komunikabideek ere ez dituzte zientzia eta teknologia bereizten, oinarrizko ikerkuntza eta ondoko aplikazioaren arteko aldea alegia. Eta honek soluzio txarra du, komunikabideek errazago emango baitute teknologiaren kontu, zientziaren berri baino.

Zientzia komunikabideei komeni baino geldoago eta aspergarriago da. Teknologia, ostera, bat-bateko erdi magia eta erdi miraria da. Zientzi-aurkikuntzak urtetan lortzen dira eta nekez agertuko da zientzilaria telebistan, “eureka” orroa eginez. Teknologia, aldiz, ikusi egin daiteke eta, sarri asko, klik edo botoi bakarraz  begi bistan erreakzionatzen du.

Neska-mutikoek umetatik dakite zer den teknologia, ez dute aldiz zientzia  ulertzen. Aurrerapen eta asmakizun berrien zale garela aitortzen dugunean, ez dugu zientzia gogoan, teknologia baino. Zientziak ez du teknologiak duen distirarik, ezta epe motzerako etekinik ere, eta erabat presaka eta harrapataka bizi den gizarteak beti helduko dio errazago teknologiari, zientziari baino.

Baina, bide antzu eta laburra da hori. Luzera, nekez gero zientziarik gabeko teknologia aurrerakoirik. Eta honek ere badu zer ikusirik gure seme-alaben lanpostu, soldata eta etorkizunarekin.

             Euskadi+innova

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: