Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zelan langileak eta bezeroak liluratu

Zelan langileak eta bezeroak liluratu

Amatiño 2008/10/18 00:30
“Sedukzio iraunkorra da gizartean bizi izateko ordaindu beharreko prezioa”; “balio ukiezinez baliatzen diren enpresak dira irauten duten bakarrak”; “sentsualitatea errentagarria da”; “teknika ikasi egiten da, pasioa ez”; “irudiak erakartzen du, adimenak oratu eta nortasunak maitemindu”… era honetako esaldiak nahi beste, irakurri ahala, agertzen dira bata bestearen ondoren Jesús Vega de la Fallak merkatuan jarri duen liburuxkan. Emozioa omen da langileen eta bezeroen leialtasuna lortzeko maratila.

Jesús Vega de la Falla Inditex Taldearen (Zara, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho…)  Giza Baliapide zuzendaria izana da eta, aurretik, Santander Bankoan zein Hewlett-Packard enpresan lan egin zuen. Guztiak bertatik bertara ezagutu ditu eta, horrez gainera, Starburck, Apple, Google eta beste hainbat enpresa arrakastatsu aztertu ditu. Denak, behar bada, zeharo ezberdinak baina, zer gerta ere, denak dohain bakanaz: lilura

Haren esperientziaren fruitu da La empresa sensual idazlana, hasi eta buka artez arte pasioz idatzitako liburua. Ezin esan --ez behintzat nik-- arrazoirik duen ala ez, Google-rena edo izan ezik ni neu ez naiz-eta sekula ezertarako ere aipatu beste enpresen bezero edo langile izan. Baina, hala ere, erabat interesgarria, merkatuan eta gizartean aldatzen ari diren baloreen lekuko denez gero, besteak beste. Akatsen bat atxikitzekotan, matxista-puntturen bat ote duen edo, baina, hori bai, erabat mozorrotua.

Hasieran produktuak, ezer baino lehen, izena eta izana behar zituen, produkturik gabeko garaiak --edota eskasia handikoak-- ere izan baitira, zenbaitek besterik uste arren orain. Aurrenik produktuak, izatekotan, sendoa behar zuen izan. Gero, sendoa eta itxurazkoa. Ondoren, itxurazkoa eta merkea. Hurrengoan, berriz, merkea eta bezeroen premietara egokitua. Orain, ostera, bezeroen premietara egokitua eta bere barne-gurarien araberakoa. Eta, gurean behintzat, bospasei urrats horiek azken berrogeita hamar urteotan gertatu dira, hamarkadarik hamarkada. Hamar urtetik behin barrena bat.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: