Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Esparruak eta lehentasunak nahaspilatzeko zalekeria

Esparruak eta lehentasunak nahaspilatzeko zalekeria

Amatiño 2011/09/19 23:15
Zaleak erraz poztu, berotu eta haserretu ohi dira, baina edozein lanbidetako profesionalen lehen helburua zer gerta ere "koloreak" aldeztea dela uste duen zale txoriburuak bere gangarra atzipetu besterik ez du egiten.

Griezmannek astebete luzeak daramatza barkamena eskatzen. Nonbait abuztuan zehar lar sumatu zitzaion beste talde “handiagoren” batean jokatzeko gertu legokeela eta larrutik ordaindu behar izan du zaleen amorrua.

Zalea aldakorra da, eta ankerra. Hemengoa zein hangoa. Bixente Lizarazu lapurtarrak Athletica utzi zuenean Bayern Munich taldera joateko traidoretzat jo zuten San Mamesen eta txanponak jaurti zizkioten Lezaman, diru hutsaren truke arima saltzeko gertu legokeen aingeru ustela bailitzan. Behar besteko euskaltzaletasuna ere ukatu zitzaion ETAren mehatxupean bizi zen gizajoari.

Xabier Eskurzari ere ez zioten barkatu Bartzelonara hobe beharrez joan izana, eta seguru asko bere burua profesional handitzat zuen ETBko teknikariak, erdipurdikoak ere inoiz egin behar ez lukeena egin zion.

Gertatu 1994an gertatu zen. Bartzelonak Eskurza fitxatu zuenean Athletic-en hainbat jarraitzaile sutsuri ez zitzaion nonbait gustatu eta ETBren kirol-erredakzioak jokalaria elkarrizketatu zuen, trapagarandarrak bere iritzia eman zezan.

Eskurzak ez du elkarrizketa hura  sekula santan ahaztuko. Galdera-erantzunak kamera aurrean ziren bitartean, kontroleko talaian ziharduen audio-teknikaria belarrondokoan aritu zitzaion futbolariari eten gabeko leloaz: “Traidore, traidore, traidore, traidore…”

Auskalo zein izan ote zen Eskurza Bilbotik Bartzelonara eraman zuen zera eta ez diogu ezein teknikariri beroarenik ukatuko baina, zalantzarik ez gero, iseka egiteko bere lanpostuaz baliatu zen zaleak bazterrak, esparruak eta lehentasunak nahaspilatu baino ez zituela egin.

 Lizarazu Griezmann Eskurza

Bixente Lizarazu, Antoine Griezmann eta Xabier Eskurza

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: