Unamuno gurea
Orain ehun urte, 1908an, Alfontso XIII.ak Bartzelonara egindako bisitan, Albert Bastardas i Sampere alkate errepublikarrak katalanez egin zion harrera eta Erregek gaztelaniaz erantzun. Ekarrizketa elebidun harek espainiar “intelligentsia” berotu zuen eta beroenetakoa Miguel de Unamuno izan zen. Gure bilbotarraren ustez, alkateak hiritar guztien izenean hitzegin zuen eta, bartzelonatar guztiek zekiten hizkuntza bakarra “española” zenez gero --eta ez katalana-- demokraziak eskatzen omen zuen gaztelaniaz hitzegin beharra*.
Jakinak dira Unamunoren gaztelaniaren aldeko apologiak eta euskara, galiziera eta katalanaren kontrako iritzi-miritziak. Unamunoren ustez Espainian nazio bat, kultura bat eta hizkuntza bat baino ez zen: Sólo nos faltaba que en Barcelona hubiera dos Universidades: una en que se explicara en castellano, y otra, en catalán, como hay dos en Praga, donde estudiantes checos y alemanes de lengua se vienen a las manos por cualquier futesa*. Honelakoak eta giro bereko hamaikatxo gehiago idatzi zituen jakintzaren eta liberalismoaren izenean.
Unamunok bazekien suspertzen ari ziren aldarri politikoen berri eta denak iruditzen zitzaizkion onargarri, hizkuntzarenak izan ezik: Cobren toda la autonomía municipal y provincial que quieran, puertos francos, libertades y privilegios y fueros de toda clase; pero todo lo oficial en español (...) y, sobre todo y ante todo, la enseñanza pública en sus grados todos.*
Egoera zeharo aldatu da azken ehun urteotan baina ez, hain zuzen, Unamunok nahi bezala. Dena den, auskalo Hizkuntza Politikak aurtengorako dituen 55,4 milioiak asko edo gutxi diren. Aldi berean, Jaurlaritza berberak 45 milioi emango dizkie ONGei Hirugarren Munduko egitasmoen lagungarri. Ezin esan behintzat gure zilborrari begira gaudenik.
* SU MAJESTAD LA LENGUA ESPAÑOLA. Madrilgo “Faro” aldizkarian argitaratua, 1908ko azaroaren 1ean.