Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txillardegiren omenez

Txillardegiren omenez

Amatiño 2012/02/17 00:05
Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.

Ezker Abertzaleak Txillardegi omendu du. Ondo dago gero Txillardegiren euskararen aldeko adorea eta maisutza omentzea. Gainerakoak ez zaizkit, ordea, horren ulergarri iruditzen.

Txillardegik 1967an utzi zuen ETA, Franco hil baino zortzi urte lehenago eta ETAk armak uztea erabaki baino 44 urte lehenago. Txillardegik ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea) sortu zuen 1976an, politika egiteko eta Euskadi erakundetzeko. Erregimen zaharrak indarrean zirauela gainera, erreforma politikoa erreferendumez onartu aurretik.

Ondo dago Txillardegi omentzea. Baina ETAk ez al du aitortu behar 44 urte kostatu zaiola Txillardegiren erabaki berbera hartzea? Batasunaren oinordekoek ez al dute onartuko 30 urte baino gehiago behar izan dutela ESB birsortzen amaitzeko?

Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.

Argia astekaria, 2012ko otsailaren 19an.

XX, Ant. Kaiero, I Aldekoa, Txillardegi, K Caballero. ESB. 1977 martxoa

Andoni Kaiero, Iñaki Aldekoa, Txillardegi eta Karlos Caballero, ESBren sortzaileetakoak, 1977an.

ESB, Eibar.1976

ESBren aurkezpena Eibarren, 1976an. Ezkerretik hasita, lehena eta hirugarrena Eduardo Artamendi eta Alberto Zuazua eibartarrak, nire koadrilakoak. Bigarrena, Karlos Caballero gasteiztarra, hogei urte geroago Kongresoan  EAJren diputatu. Beste biak, ezkutupetik atera ezinik, argazki-kameraren beldur. Daitekeena eskuinekoa Pepi Intxausti (G.B.) izatea.

Jaime
Jaime dio:
2012/02/17 17:34

Txilardegiren abandonoa, ia, bezain garrantzitsua gertatu zen ETAren 5.Asanbladaren "alma mater" izandakoarena, Federiko Krutwigena hain zuzen ere. Erakundea uzterakoan, ondo hiltzatua geratu ziztaidan buruan haren hitzak: HAUEK AUSTRALOPITEKO HUTSAK DIRA, BESTERIK EZ.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: