Sydneyko Aberri Eguna
Ideologia guztien gainetik eta euskal jatorri guztien azpitik, euskaldunen bilera-eguna izan ohi da Berpizkunde Igandeko Aberri Eguna. Sydneyko “Gure Txoko” Euskal Etxeak antolatua, aurten ere ez da euskal girorik falta izan, ez haragi (saltxitxak eta solomoa) eta lukainka errerik, ez ardo eta garagardorik, ez sokatira txapelketarik, ezta Pasko Arrautzarik ere. Bazkalostean, berriz, gizonezkoak musean eta emakumeak briskan. Musikaz ere denetarik, herri-doinuak zein hard rocka, baina beti ere euskal jatorrikoa.
Aipagarri erretegian David Mendietak eta Pilar Morcillok ehundaka lagunentzat egindako sukalde-lana eta aipagarri ere, bertaratu ziren hogei inguru neska-mutikoez gainera, Brisbanen bizi diren Carmen eta Xabier Iriondo senar-emazte eibartarrak eta Sydneyen ikasketak egiten ari den Antton Berrizbeitia durangoar gaztea. Baita Jose Lasa, Rafael Alegria, Jagoba Landa, Elena eta Angel Alkala eta abar luzea ere.
Informazio hau Karlos Orue Euskal Etxearen lehendakariari zor diot eta, bereziki, Amaia Urberuaga adiskideari. Amaia Australian jaioa da eta 1972 urtean euskalerriratu zen estreinako euskaraz eta ingelesez baino ez zekiela. Buru belarri ahalegindu zen Munduko Telebista Publikoen Kongresoa Donostian eratu zedin 1996ean, eta baita berari esker lortu ere. Azken bi urteotan etenbako Australia galant eta garauan zehar bizi da karabana batean, Max txakurra lagun duela. 50.000 kilometrotik gora egin ohi ditu urtero han-hemenka, nahiz eta negua Townsvillen (Queensland) igaro.
Xabier eta Carmen eibartarrak
Centennial Park
Amaia Urberuaga