Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sokorrotik Sokorrira

Sokorrotik Sokorrira

Amatiño 2011/09/07 23:05
Bihar, irailaren 8an, Sokorroko Andre Mariaren eguna ospatuko dute Muskizko Pobeña auzoan, Bizkaiko itsasbazterraren azken muturrean. Handik 150 kilometrora, sortaldeko Lapurdin, Urruña gaineko muinoan, Sokorriko Andre Maria berbera itsasora begira dago azken laurehun urteotan. Biak ala biak, hango eta hemengo marinelek esker onez eraikitako kaperetan.

 

Izena

Urruñako kaperaren atarikoa

Agiriko datuei bagagozkie, Urruñako Ama Sokorrikoa  da bietarik antzinakoena: “XVII. mendearen hastapenean eraikia izan da hendaiar marinelen nahiaren ondorioz. Alabaina, 1627an*, orduan Urruñarena zen Hendaiako portutik abiatu marinel batzuk, ingeles tropek okupatzen duten Ré uhartetik hurbiltzen dira haizea gelditzen delarik. Ontziak orduan geldituak dira etsaiaren parean. Marinel guziak Ama Birjinari otoizka hasten dira aldeko haizea eskatuz. Horren truke, Sokorriko Andre Mari izeneko eliza eraikiko diotela hitz ematen dute. Haien otoitzei esker haizea berriz ufatzen hasten da. Itzultzean, hendaiar marinelek Ama Birjinari esker ona erakusten diote Sokorriko Andre Mariren kapera, itsasoa gainbegiratzen duen ikustoki batean eraikiz. 1793an jaurtikia da baina 1831n berreraikia Herriko etxea eta bizilagunen dohaintzei esker.”

Kapera

Ezkerraldeko hilobiak 1855an sukar beltzez hildakoei dagozkie

XVII. mendean ezik, XVIII.an, sekulako enbata tarteko, hainbat arrantzalek ataka gaiztoan sumatu zituzten euren buruak, itsasontzia urperatu eta ito beharraren beharrez. Nola-hala Zierbena eta Muskiz arteko Barbadun ibaiaren hondartzetan lehorreratu eta, esker onez, inguruko talaian Ama Birjinaren omenezko kapera eraikitzea agindu omen zioten elkarri. Hauxe da behintzat herri-tradizioak dioena.

La Arena

Aurrez aurre, San Nikolas Barikoaren eliza Pobeñan. Atzekaldean, itsasoa,   Muskizko hondartza eta Barbadun ibaiaren arteko zuhaitzetan, Sokorroko Andre Mariaren kaperaren teilatua eta kanpandorrea

Kapera barruan aditzera ematen denez, ostera: “construida hacia el año 1768, por una promesa que hizo el capitán Pedro De Llano, vecino del lugar, al salir con vida de una tempestad en su viaje de la Habana a la Coruña. De ahí su veneración entre las gentes del mar, que a partir de entonces se reunían para observar el estado de las aguas y la conveniencia o no de embarcarse, y pedir la protección de la Virgen.”  Hala ere, aldarean dagoen Sokorroko Andre Mariaren zurezko tailu polikromatua XVII. mendekoa da. Kapera eraiki aurrekoa, beraz.

 

Sokorroko Andre Maria eguneko meza nagusia (2010.09.08)

 

Sokorri: Aldaera hau estreinako aipatu zuen Joanes Etxeberri Ziburukoak bere "Manual Devotionezcoa" (Bordele, 1627) erlijio-poesia liburuan.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: