Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errakorrak eta anakronismoak

Errakorrak eta anakronismoak

Amatiño 2012/09/03 20:15
Garaiz kanpoko testuak, irudiak edo erreferentziak dirateke anakronismoak. Esaterako, turismoaren gaineko gogoetarik egitea XVII. mendean edo kirol-partidak aipatzea duela 150 urte. Honelako bi-edo aurkitu ditut abuztuko ezohiko irakurketa bitxietan.

XVII. mendeko turismoa

-- “Usted no entiende nada. Esa turba que viene de los conventos de Macao y Gora y hacen turismo en vez de misionar, ésos no pueden entender”. Shûsaku Endô. Chinmoku (Isiltasuna), 1966.

Hondartzako neska-lagunaren gomendioz irakurri dut Shûsaku Endô (1923-1996) japoniarrak duela ia mende erdi idatzitako Silencio. La aventura de los jesuitas en el Japón del siglo XVII (Barcelona, 1988). Hogeitaka urtean Japonian misiolari aritu ostean kristau-fedea galdu duen Ferreira jesuitak zera dio: “Esa turba que viene de los conventos de Macao y Gora y hacen turismo en vez de misionar”.

Ezin gero zalantzan jarri Samuraia (1980) nobelaren egilearen gaitasuna baina, sinesgarri al da horrelako esaldia XVII. mendeko testu-inguruan? Egilearen akatsa ez baldin bada, itzultzailearena ote? Ala errua irakurlearen ezjakintasuna al da?

XIX. mendeko kirol-partidak

-- “He aquí al gran maestro de la ficción moderna frente a un público nuevo, a estas alturas del partido, y (¡asombrosa anomalía!) lo encontramos en compañía de escritores que aún tienen por aprender los rudimentos del oficio” Wilkie Collins. The Unknown Public (Publiko ezezaguna), 1858.

Ari naiz Málagako Thyssen museoaren dendan aurkitutako El público, ese desconocido (Madrid, 2012) liburuaz, non Charles Dickens-en adiskideak bere garaiko literatura-giroaz hainbat gogoeta egiten duen.

Kasu honetan nekez lepora dakioke errakor-akatsik egilearen asmakizunari, testua ez baita nobela saiakera baizik eta, beraz, garaian garaikoa, ezinbestez. Baina, orduan, izan ote zitekeen 1858eko gizarte-terminologian egungoan kirolak duen besteko protagonismorik?

Nik esango nuke “a estas alturas del partido” esaldiak bizpahiru hamarkada baino ez dituela. Baina, nonbait, barrena hamabost ditu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: