Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Proportzioa gorde beharra

Proportzioa gorde beharra

Amatiño 2009/01/21 23:58
Proportzioa da demokraziaren hitzik magikoenetako bat. Bai jendearen iritzia jakiteko eta baita erakundeen jokabidea neurtzeko ere.

Jakina gero askatasun-sistema nagusi izan arren jendea preso sartzerik badagoela, baina giza-eskubideek eskatzen eta legeriak arautzen duten proportzioa gordez gero. Esaterako, inori ez zaio bururatzen Guantanamok ezelango proportziorik gordetzen duenik.

Aldi berean, segurutik gutako inork ez dio Israeli bere burujabetza defenditzeko eskubiderik ukatuko, baina gutako gehienontzat Gazan gertatu berri dena guztiz proportzioz kanpokoa izan da. 

Gurera etorriz, inor gutxik ukatzen du poliziak makila-salda zabaldu dezakeenik…  proportzioz zabaltzen duen artean, noski.  Eta zentzu honetan bat gatoz  AHT Gelditu plataformarekin,  egurra ematerakoan Ertzaintzari proportzioa eskatu dionean. Eztabaida izan daiteke proportzioa gorde ote duen ala ez, baina ez proportzioa gorde beharraz.  

Hala ere, AHT Gelditu mutu geratu ohi da ETAren sarraski, mehatxu, bortizkeria eta erailketen aurrean. Ez dakigu plataformakoei proportzionatua iruditzen ote zaien ETAren jarrera baina, beti ere, komenigarri litzaiguke jakitea.

Eta, hain zuzen ere, ezker radikalak ez du sekula ETAren jokabidea salatu eta, honez gero, ez dut nik behintzat euren salaketa zehatzik itxaro. Baina gehiegi ote litzateke ezker abertzaleari galdetzea ETAren ekintza armatuak, gaur gaurkoz, euskal gizartearen egoera, premia, aldarrikapen eta gurariekiko proportziorik gordetzen ote duen?

 

juan
juan dio:
2009/01/22 18:41

Noski ETAren ekintzak gaitzesgarriak direla. Ezeren aurretik hori.

Baina, ezker abertzaleko zenbait kidek "kondena" hitza esplizituk erabili ezak ba al du zerikusirik Ertzaintzak Urbinan egindako indarkeria erabat desproportzionatua dela esatearekin? Noizko salatuko ditugu giza eskubideen urraketa guztiak? norbaitek eman behar du lehen pausoa, ETA eta inguruari uti beharrean hori egiten, zergatik ez bake bidetik goazenok? Asko aurreratuko genuke.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/01/23 00:59

D"Guztiak" hitzarekin izan ezik, zuk diozun denarekin nator bat. Eta ez nator "guztiak" hitzarekin (eta darion ideiarekin) bat, proportzioa gorde beharraz ari garenez gero, "guztia" gehiago delako totala, proportzioa baino. Giza-eskubideen urraketa guztiak salatu beharra ondo dago aldarrikapen orokor gisa, baina MLNVren iruzurra baino ez da, proportzio zehatzari uko eginez eta abstrakzio orokorra aldarrikatuz. Jakina ez dagoela ondo ETAren borroka armatua salatzea eta Ertzaintzaren egurrari ez ikusi egitea. Baina txarto egon ezezik, erabat onartezina da Ertzaintzaren egurra salatzea eta ETAri ez ikusi egitea. Eta ez du balio esateak guztiak ala batere ez. Ez, humanismoak, zibilizazioak, giza-eskubideek graduak dituzte, proportzioak. Eta ETAren terrorismoa salatu ahal izateko aldi berean gizarte demokratikoaren katramila eta mixeriak guztiak ere salatu beharra eskatzea Batasunaren aitzakia besterik ez da. Eta zu, nonbait, amu horretan zaude eskulotu. Zuk jakingo duzu nahita ala nahi gabe zauden.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: